Erripagaña

Wikipedia, Entziklopedia askea

Erripagaña (Erripagaina, batzuetan, lagunartean Ripa izenez ezaguna) Iruñerriko garapen gune berria da. Auzo berria eraikitzeko lanak 2007an hasi eta lehenbiziko bizilagunak 2011. urtean harat lekualdatzen hasi ziren. 2015. urtean hiriko garraio publikoaren ibilbideak moldatu ziren auzoa autobus zerbitzuaz hornitzeko, eta urte berean ospatu ziren lehendabiziko aldiz auzoko bestak. Karrikak izendatzeko bertako leku izen originalak (Karrobide, Errekaldea...), Europar Batasuneko hiriburuen izenak (Amsterdam, Berlin, Dublin, Madril...) eta terrorismoaren biktimen izenak erabili dira.

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erripagaña, lau udalerri edo auzoren artean kokatzen den egitasmoa da. Zehazki, Burlata, Uharte, Sarriguren eta Mendillorri. Guztira 4.000 etxebizitza inguru eraikiko dira, horietatik 900 babes-ofizialekoak.

2009ko urrian, etxebizitzak bloke bakar bat ere ez zegoen auzoan, eta hori dela eta, urtearen hasieran eraikitzen amaitutako kaleak itxita daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.