Erritonabir
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Erritonabirra[1] proteasaren inhibitzaileen familiako antirretrobirala da. Lopinabirrarekin eta lamibudinarekin batera subterapeutiko gisa erabiltzen dute, GIB-1 eta GIB-2 bidez infektatutako pazienteentzako terapia antirretrobiral oso supresiboan.
Ekintza-mekanismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Medikamentu hau terapia konbinatuan erabiltzen da GIBaren karga birala murrizteko proteasa inhibituz, nahiz eta duela gutxi P450 3A4 edo CYP3A zitokromoaren inhibitzaile gisa ere erabiltzen den. Zitokromoak erretrobirusaren aurkako beste sendagai batzuk katabolizatzen ditu, hala nola lopinabirra, eta, beraz, sendagaiaren kontzentrazioa odolean eta organismoan duen potentzialtasunean mantentzen du.
Administrazio-bidea eta albo-ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ahotik ematen da, elikagaiekin batera. Ondorio kaltegarri nagusia hipergluzemia da, intsulinaren bitartekariak inhibitzen baititu, eta, ondorioz, 1. motako diabetes mellitusa duten gaixoei arazoak eragin diezazkieke.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |