Errobiko Ibarraren Sindikatua
- Artikulu hau ibaia kudeatzeko egiturari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Errobi (argipena)».
Errobiko Ibarraren Sindikatua | |
---|---|
Administrazioa | |
Lurraldea | Lapurdi, Nafarroa Beherea |
Sorrera | 1996ko urriaren 22a |
Presidentea | Jacques Etxandi |
Hiriburua | Uztaritze |
Udalerriak | 49 |
Estatistikak | |
Azalera | 1030 km2 (arroa) km² |
Biztanleria | 162891 |
Dentsitatea | bizt./km² |
Errobiko Ibarraren Sindikatua[1], frantsesez Syndicat Mixte du Bassin Versant de la Nive (lehenago Errobiko Erreka Hitzarmenaren Sindikatu Anitza edo Syndicat Mixte du Contrat de Rivière des Nives deitua) Errobi ibaiaren uraren kalitatea hobetzeko asmoz sortutako udalerrien arteko egitura da. Hitzarmen edo contrat baten bidez funtzionatzen duelako hala deituta.
Errobiko arroaren Lapurdi zein Nafarroa Behereko udalerriak biltzen ditu eta egoitza Uztaritzen du.
Kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]47 lurralde kolektibitate biltzen dira bertan:
- Euskal Kosta-Aturri Aglomerazio Elkargoa.
- Lapurdi eta Nafarroa Behereko udalerri hauek:
Instantziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erabaki instantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Batzorde Sindikala" da ebaspenak hartzeko gune nagusia. 63 ordezkarik osatzen dute, biztanleriaren arabera:
- 1000 biztanletik beherakoek ordezkari bat.
- 1000 biztanletik gorakoek bi ordezkari.
- BABk sei ordezkari.
Egun presidentea Jacques Etxandi Anhauzeko auzapeza da.
Kontsulta instantzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Erreka Batzordea" adostasuna lortzeko gune bat da. Ehun bat lagun biltzen dira: kide profesionalen ordezkariak, hautetsiak, uraren kudeaketarekin lotura duten elkarte eta administrazioak.