Edukira joan

Erroma osteko Britania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Britania, 540 urtearen inguruan

Erroma osteko Britania (ingelesez: Sub-roman Britain) Britania Handiko erromatarren agintearen amaieraren eta anglo-saxoien gorakadaren arteko Antzinaro Berantiarreko aldiari deitzen zaio. Terminoa, hasiera batean, V. eta VI. mendeetako aztarnategietan aurkitutako aztarna arkeologikoak deskribatzeko erabili zen, non Erromatar Inperioaren aurreko estandar altuago batetik ateratako gerra lokalen gainbehera iradokitzen zen. Gaur egun Konstantino III.ak 407an Galiara Britaniako erromatar tropa gehienak eramatean hasi zen[1] eta 577an Deorhamgo guduarekin amaitu zen garaia deskribatzeko erabiltzen da.

Erroma osteko Britaniaren aldia, tradizioz, Erromatar Inperioaren lurren okupazioaren amaieratik Agustin Hiponakoa 577an iritsi zen arteko historia jasotzen du, hau da, ez da irla osoan aplikatzen, soilik erromatar lur ohietan.[2] Garai honen amaierarako hartutako data arbitrarioa da, "erromatarren osteko" kulturak Ingalaterrako iparraldean jarraitu baitzuen Rheged (brigantiarren erresuma) Northumbriarekin elkartu zen arte, ezkontza dinastikoaren bidez, 633an. Are luzaroago Britainia Handiko mendebaldean; Kornuallesen, Cumbrian eta Galesen bereziki.[3]

Garai honek eztabaida akademiko eta herrikoi handia piztu du, hein batean iturri idatzien material urriagatik. "Britania azpierromatarra" terminoa ere garai horretarako erabiltzen da. Hadrianoren harresiaren eta Forth - Clyde lerroaren arteko eremuaren historia Galesekoaren antzekoa da (ikus Rheged, Bernicia, Gododdin eta Strathclyde). Lerroaren iparraldean populazioa azkar gutxitzen zen eta hemen Maetaeen Erresuma (Angus), Dál Riata (Argyll) eta Kolonbano santuak bisitatutako Inverness inguruko erresuma. Erromatarrek Pikto deitzen zieten herri horiei, "pintatuak" esan nahi zuena, askotan gorputza pintatuta baitzuten.

"Antzinaro Berantiarra" esamoldea, muga zabalagoak dituena, komunitate akademikoan gero eta gehiago erabiltzen da, batez ere Erroma osteko Mendebalde osoan ohikoak diren kultura klasikoaren eraldaketak aztertzen direnean. Aldi hori Erdi Aro Goiztiarraren zatitzat ere har daiteke, aurreko aldiekiko jarraitutasuna azpimarratzen bada. Herri-lanek (eta zenbait akademikok) izen dramatikoagoak erabiltzen dituzte garai hartarako: Aro Iluna, Britonikoen Aroa, Tiranoen Aroa edo Artur erregearen Aroa.

Erresumen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garai hartan zehar zenbait erresumatxo txiki existitu ziren Erromatar Inperioaren lur ohietan, nagusiki erromatarren oinordez eta aristokrazia lokalez osaturik. Batzuek denborarekin izena aldatu zuten, eta beste batzuek beste erresumatxoekin batu ziren. Haien izen guztiak, batez ere hego-ekialdekoak, ez dira ezagutzen, ezta haien bilakaera politikoaren xehetasunak ere; erromatar garaitik utzitako zenbait aginte-egiturek, beharbada, denbora batez iraun zuten eremu batzuen kargu. Batzuetan, erreinuetako batzuk nagusi zen agintari batek batzen zituen, eta beste batzuetan, berriz, gerrak. Aldi horretan, litekeena da mugak aldatu izana. Britaniarren erresuma nagusiak hauek ziren:[4]

  • Dumnonia - Egungo Ingalaterra hegoaldea, Kornualles eta Devonen zati handi bat.
  • Dyfed - Galesko hegoaldea.
  • Powys - Egungo erdialdeko Galesen.
  • Ebrauc - York hirian zentraturik, eta Yorkshire iparraldean.

Eremu batzuk azkar buruzagi angliar edo saxoien mende geratu ziren, geroago erresumak germanikoak eratu zituztenak:[5]

  • Bernicia - Bryneich-eko erresumaren ondorengoa. Deirarekin batu zen Northumbriako erresuma eratzeko.
  • Deira - Berniciako erresumarekin batu zen Northumbriako erresuma eratzeko.
  • Lindesege - Erresuma propio Northumbria eta Merciarekin batu baino lehen
  • Wessex – Tamesis Haraneko goiko zonaldeetatik sortua, aurrerago mendebalderantz zabaldu zena
  • Mercia - Ingalaterrako erdialde gehienean

Erromatar Inperioa, ofizialki, V. mendearen hasieran kristaua zen, baina badirudi Britanian nolabaiteko paganismoaren sostengua izan zela aldi honetan. Landa-tenplu paganoak zaharberritu egin ziren Ingalaterrako mendebaldean. Hala ere, badirudi tenplu gehienak leku bereko edo inguruko eliza kristauek ordezkatu zituztela, nagusiki VI. Mendetik aurrera. "Zeltiar" jatorrizko elizak edo monasterioak azko zabaldu ziren garai hartan britainiar lurretan zehar, Glastonburyn adibidez. Herri germaniar gehienek aldi honetan zehar pagano izaten jarraitu zuten. Horrek herrien arteko ezinikusia areagotu zuen. Erromatar hilerri askok askoz beranduagora arte erabilpenean jarraitu zuten, Canningtonen (Somerset) bezala. Ekialdean, pixkanakako trantsizioa gertatu zen saxoi paganoen artean. Nahiz eta Agustin Hiponakoaren etorrera saxoientzako kristautze prozesuan gertakari esanguratsu gisa ikusi ohi den, jada antzeko kontaktuak eman ziren Kent inguruan zenbait urte aurretik.[6]

429an, britainiar diakono batek, Paladio, Erromako Aita Santuaren laguntza eskatu zuen Pelagianismoari aurre egiteko, heresia kristaua. Germano eta Lupo Troyesekoa bidali zituzten. Germanok, komandante militar ohiak, britaniarrak garaipenera eraman zituela kontatzen da, beharbada Gales edo Herefordshiren.[7] Germanok irla bigarren aldiz bisitatu zuen irla aurrerago. 455. urtean gotzain britainiar batek Galiako sinodo batean parte hartzeak erakusten du, gutxienez, Ingalaterrako eliza batzuk Galiarekin harreman administratibo eta doktrinal betean zeudela.

Iparraldean, Whithorn Eskoziako elizarik goiztiarrena omen zen, 397an Niniano santuak sortua. Zeretiko (Ceretic Guletic) Piktoen errege apostata izan zen, Patrizio Irlandakoaren zenbait gutun jaso zituena. Bere botere esparrua Dumbarton Rock izan zitekeen, Clyde ibaian, eta Rhydderch Hael, bere ondorengoa, Life of Saint Columba-n izendatzen da, Kolunba Ionakoa santuaren biografia. Honela VI. mendearen erdialdean jada Eskozian kristautasuna nahiko zabalduta zegoela frogatzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «De Imperatoribus Romanis: An Online Encyclopedia of Roman Emperors» Reference Reviews 19 (3): 48–49. 2005-04-01  doi:10.1108/09504120510587904. ISSN 0950-4125. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
  2. Henshall, Kenneth G.. (2008). Folly and Fortune in Early British History: From Caesar to the Normans.. Basingstoke: Palgrave Macmillan ISBN 9780230583795..
  3. Cleary, Simon Esmonde. (2001-09). [https://doi.org/10.1017/s0003598x00089031 «Ken Dark. Britian and the end of the Roman Empire. 256 pages, 61 figures, 32 colour plates. 2000. Stroud: Tempus/Charleston (SC): Archadia; 0-7524-1451-8 hardback £25 & $39.99.»] Antiquity 75 (289): 649–649.  doi:10.1017/s0003598x00089031. ISSN 0003-598X. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
  4. Collins, Rob, ed. (2004). Debating Late Antiquity in Britain AD300-700. University of Michigan Press ISBN 978-1-84171-585-8. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
  5. Hamerow, Helena. (2005-12-08). «The earliest Anglo-Saxon kingdoms» The New Cambridge Medieval History (Cambridge University Press): 263–288. ISBN 978-0-521-36291-7. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
  6. James, Edward. (1986-01). «Michael Lapidge and David Dumville, eds., Gildas: New Approaches (Studies in Celtic History, V). Woodbridge, Suffolk, and Dover, New Hampshire, Boydell Press, 1984. xi + 244 pp. £25.» Nottingham Medieval Studies 30: 101–105.  doi:10.1484/j.nms.3.136. ISSN 0078-2122. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).
  7. Harries, Jill. (1986-11). «E. A. Thompson, Saint Germanus of Auxerre and the End of Roman Britain (Studies in Celtic History vi). Woodbridge: Boydell Press, 1984. Pp. x + 127. ISBN 0-85115-405-0.» Journal of Roman Studies 76: 315–316.  doi:10.2307/300397. ISSN 0075-4358. (Noiz kontsultatua: 2025-02-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]