Erromako Rota auzitegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Erromako Palazzo della Cancelleria, auzitegiaren egoitza

Erromako Rota auzitegia (latinez: Tribunal Apostolicum Rota Romanae) Eliza katolikoak, beheragoko mailako eliza barrutietako auzitegiek emandako sententzien kontra auzitan gora jotako gaiak epaitzeko, Vatikano hirian duen auzitegia da.

Auzitegiak hamar epaile ditu; Aita Santuak izendatzen ditu eta apaizak eta Elizaren zuzenbidean doktoreak izan behar dute, haien hartean zaharrena epaile nagusi dela. Badu salatzaile bat, Aita Santuak izendatua hura ere, abokatuak, maiz laikoak direnak, eta idazkari bat. Rota auzitegiaren sententzia bat epaitutako auzitzat jotzen ez denean, erabaki horren aurka bigarren edo hirugarren aldiz aurkez daitezke beste epaile batzuek epai dezaten.

Madrilen bada beste Rota auzitegi bat, Espainian emandako sententziak epaitzen dituena, baina ez da goi mailako auzitegia eta, beraz, haren sententzien aurka Erromako Rota auzitegira jo daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erromako Rota auzitegia Aldatu lotura Wikidatan