Erromako komedia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Komedia Erromako literaturaren aro guztietan egon zen antzerki mota da. Aro Arkaikoan, Klasikoan eta Postklasikoan aurkitu ahal dira komediaren aztarnak. Aro Arkaikoan jatorrizko kultura italikoa eta Greziatik jasotakoa nahasten dira; aurrerago, greziar literatura nagusitzen da, kultura helenistikoaren ekarria Erroman sartzen doan heinean.

Errepublika garaian, ezagunak diren antzinako idazle latindarrek tragediak eta komediak idatzi zituzten; lan horietatik izenburuak eta atal gutxi batzuk besterik ez dira iritsi. Komedia helenismo garaian askogaratu zen

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromako komedia pasartez osatutako narrazio dramatizatua zen. Etenik gabeko antzezlanak ziren eta noizbehinka musika zatiak zituzten; horrek komedia musikalaren aurrekoak bihurtu zituen. Hasieran, komedia erromatarrak bost atal nagusitan banatuta zeuden, baina beranduago, sinplifikatu ostean, hiru nagusitzen ziren: azalpena, korapiloa eta amaiera.

Antzerki guztian zehar tentsio goreneko momentuak sakabanatuta egoten dira, eta testu eta hiztegi literarioa erabiltzen da, antzerkia entretenigarria egiteko; modu horretan, ikusleek ez dute arreta galtzen eta antzerkiak aurrera egingo du etenik gabe. Akzioa dialogoan oinarritzen da eta horren arabera sortzen dira klimax momentuak.

Quid pro quo asko erabiltzen da genero honetan, hau da, pertsonaia batek beste bati hitz egiten dionean beste pertsona bat dela pentsatzen du. Obra guztiak antzezteko sortuak izan dira, eta ez irakurtzeko.

Gizartea kritikatzea ere badu helburu, entretenitzearekin batera.

Egile nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Genero honetako egile nagusiak Plauto eta Terentzio izan ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]