Erromaniera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Erromaniera
Romani chib
Romany dialects Europe.svg
Datu orokorrak
Lurralde eremua Erdialdeko eta Ekialdeko Europa
Hiztunak 2,5 milioi (zenbatespena)
Ofizialtasuna Ondoko herrialdeen zati batzuetan gutxiengo hizkuntza gisa onartua:
 Mazedoniako Errepublika
 Serbia
 Eslovenia
 Hungaria
 Alemania
 Errumania
 Errusia
 Norvegia
 Suedia
 Finlandia
UNESCO sailkapena 3 arrisku ziurran
Araugilea Ez du
Hizkuntza familia
giza hizkuntzak
hizkuntza euroasiarrak
indoeuropar hizkuntzak
Indoirandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Central Indo-Aryan languages Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia subjektua aditza objektua
Alfabetoa latindar alfabetoa, alfabeto ziriliko eta Devanagari
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2 rom
ISO 639-3 rom
Ethnologue rom
Wikipedia rmy

Erromaniera erromani edo ijitoen jatorrizko hizkuntza da.[1] Indoeuropar hizkuntza da, antzinako Indiako ipar-mendebaldean eta Pakistango erdialdean sortua. Hainbat dialekto ditu (oraintxe, ingeles Wikipedian, 53 ageri dira).

Euskal Herriko ijito euskaldunen artean, erromintxel izeneko hizkera sortu zen, euskararen eta erromanieraren arteko nahastura, gehienbat euskararen ezaugarriak dituena. Beraz, dialektoa izatekotan, ez litzateke erromanieraren dialektoa, euskararena baizik. Zehazki esanda, hala ere, ez hizkuntza, ez dialektoa: pagadolektoa da, hizkuntza nahastura.[2][3] Oraindik baditu hiztunen batzuk.

Erromaniera hiztunen banaketa geografikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorengo taula honetan jasota dago erromanieradunek Europan duten banaketa.[4] Azken zutabean ageri da estatu bakoitzeko ijito guztien artean erromanieradunen ehunekoa zenbat den.

Estatua Erromanieradunak %
Albania 90 000 %  95
Alemania 85 000 %  70
Austria 20 000 %  80
Belgika 10 000 %  80
Bielorrusia 27 000 %  95
Bosnia eta Hertzegovina 40 000 %  90
Bulgaria 600 000 %  80
Danimarka 1 500 %  90
Erresuma Batua 1 000 %  0,5
Errumania 433 000 %  80
Errusia 405 000 %  80
Eslovakia 300 000 %  60
Eslovenia 8 000 %  90
Espainia 1 000 %  1
Estonia 1 100 %  90
Finlandia 3 000 %  90
Frantzia 215 000 %  70
Grezia 160 000 %  90
Herbehereak 3 000 %  90
Hungaria 260 000 %  50
Italia 42 000 %  90
Kroazia 28 000 %  80
Letonia 18 500 %  90
Lituania 4 000 %  90
Mazedonia 215 000 %  90
Moldavia 56 000 %  90
Montenegro 30 000 %  90
Polonia 4 000 %  90
Serbia 350 000 %  85
Suedia 9 500 %  90
Turkia 280 000 %  70
Txekia 140 000 %  50
Ukrainia 113 000 %  90

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Isabel MENDIZABAL EZEIZABARRENA: «Ijitoen jatorria, DNAn islatua», Elhuyar Zientzia eta Teknologia, 2013-04-25, 297. zenbakia.
  2. Unai Brea: «Hiretzat goli kherautzen dinat, erromeetako gazi mindroa», Argia, 2008-03-23.
  3. Lore Agirrezabal: «Erromintxela, euskal ijitoen hizkera», Argia, 2003-09-28.
  4. Bakker eta beste (2000): «Speakers and Numbers», in Rombase, didactically edited information on Roma.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.