Erromatar Behe Inperioa
Itxura
Erromatar Behe Inperioa, 284an Diokleziano boterera igo zenetik 476an Mendebaldeko Erromatar Inperioa amaitu arte luzatzen den garai historikoa da.
Charles Le Beau XVIII. mendeko historialari frantsesak sortu zuen "Behe Inperioa" terminoa, Konstantino I.a Handiaren erregealdiaren (306-337) eta Konstantinoplaren erorketaren (1453) arteko Erromatar Inperioaren garaiari erreferentzia egiteko. Le Beaurentzat gainbehera sakoneko aldia izango zen, aurreko zibilizazio greko-erromatar distiratsuarekin alderatuta. Terminoa hizkuntza erromantzeetako adituek onartu zuten, eta XX. mendera arte ez du hasierako balorazio gutxiesgarria galduko. Gainera, Bizantziar Inperioaren historiatik ere bereiziko da[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) García Moreno, Luis A.. (1988). El Bajo Imperrio romano. Historia Universal Antigua bil., 15.. Madril: Síntesis ISBN 847738620X..
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |