Erromatar Inperioaren gainbehera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Erromatar Inperioaren gainbehera Erromako mailaz mailako gainbehera politiko, ekonomiko, militar eta soziala eta mendebaldeko Europan inperioarekin bukatu zuten barbaroen inbasioak barnean zituen kolapso soziala izan zen. Glen W. Bowersocken esanetan[1] "erorialdiagaz itsututa egon gara: gainbehera guztien arketipo bilakatu da eta baita gure beldurren ikurra ere". Izan ere, Inperioren erorialdia egungo historiografiaren gai nagusienetariko bat da. 1984an, Alexander Demandt alemaniar historialariak Erromaren gainbehera azaltzeko 210 teoria argitaratu zituen eta handik aurrera teoria berriak proposatu dituzte[2][3].

Gainbehera motel hau 320 urteko denboraldi baten zehar gertatu zen, 476ko irailaren 4an Odoakro germaniar buruzagiak Romulo Augustulo azken enperadorea tronutik kendu zuenean burutu zena. Historialari moderno batzuek dataren inportantzia zalantzan jartzen dute[4], alde batetik Julio Nepote Dalmatiako Salonan 480an eraila izan arte bizi zelako eta bestetik ostrogodoek erromatar ohiturak mantendu zituztelako. Gibbonen esanetan, Ekialdeko Erromatar Inperioak 1453ko maiatzaren 29an Konstantinopolis erori zenerako mantendu zela kontuan ere hartu behar da[5].

Beste data batzuk ere proposatu dituzte: 378ko Adrianopolisko gudua, 395eko Teodosio I.aren heriotza, 406ko germaniarren Rhin zeharkatzea, 408ko Estilikoren heriotza (mendebaldeko armada indargabetu zuena), 410eko Erromako arpilatzea, 565eko Justiniano I.aren heriotza edo 632ko Islamen sorrera.

Hori zela eta, aditu batzuen ustez, "erorialdia" baino areago, eraldatze konplexua izan zen[6].

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioaren gainbehera mendeak iraun zuen prozesua izan zenez, ez dago hasiera data edo amaiera data zehatzik, ez eta une nagusiak zein izan ziren adostasunik ere. Dena dela, hona hemen historialariek proposaturiko une nagusiak.

III. mendea
IV. mendea
V. mendea

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Bowersock, "The Vanishing Paradigm of the Fall of Rome" Bulletin of the American Academy of Arts and Sciences 49.8 (May 1996:29-43) p. 31.
  2. Alexander Demandt: 210 Theories, Source: A. Demandt, Der Fall Roms (1984) 695
  3. Karl Galinsky in Classical and Modern Interactions (1992) 53-73.
  4. Arnaldo Momigliano (1973) La caduta senza rumore di un impero nel 476 d.C.).
  5. Edward Gibbon,[http://www.fordham.edu/halsall/source/gibbon-fall.html "General Observations on the Fall of the Roman Empire in the West", Internet Medieval Sourcebook
  6.   Lynn Hunt, Thomas R. Martin, Barbara H. Rosenwein, R. Po-chia Hsia & Bonnie G. Smith (2001), The Making of the West, Peoples and Cultures, Volume A: To 1500, Bedford / St. Martins, 256. orrialdea, ISBN 0-312-18365-8 .