Erromatar armada
| Erromatar armada | |
|---|---|
| Mota | lur armada |
| Herrialdea | Antzinako Erroma |
| Unitate nagusia | military of ancient Rome (en) |
Erromatar armada (latinez: exercitus Romanus) Antzinako Erromak bere historian zehar zuen indar armatuen izena da, monarkian (c. K.a. 500 urtera arte) errepublikan (K.a. 500–K.a. 31) eta inperioan (K.a. 31– k. o. 395/476) zehar eta bere ondorengoa zen Bizantziar Inperioaren aroan. 2.206 urte horietan (K.a. 753tik k. o. 1453ra arte), bere osaeran, ekimenduan eta taktiketan hainbat aldaketa izan zituen, tradizio batzuk mantendu arren.[1][2][3]
Erroma arkaikoan eta monarkikoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen garaiko erromatar armada, antzinako beste armada batzuk bezala, aristokraten armada zen. Erregeak osatzen zuen, bere guardia pertsonalarekin batera, jatorrian 300 gerlari (zaldi gainean) gens (Erroma primitiboaren oinarrizko batasun politikoa osatzen zuten familiek eta bere bezeroak) ezberdinek ekarriak. Gensetako gainerako kideek indar laguntzaile bezala borrokatzen zuten, oinez. Gerra, beraz, gerlarien arteko topaketan eta heroismo indibidualean oinarritzen zen.
Hori aldatu egin zen K.a. VII. urtean Italian hedatu zen infanteriako taktika hoplita pixkanaka sartu zenean, greziar jatorrikoa eta etruskoek erabilia. Taktika horretan, soldaduaren indibidualismoa infanteria astuneko lerro batean (falangea) desegin zen, non garrantzitsuena posizioari eustea eta kideak babestea zen. Borroka kolektiboago eta apalago horren ondorioz, soldaduaren pentsamoldean garrantzia galdu zuen banakako loriaren ideiak, Estatuarekiko betebeharraren sentimendu gero eta handiagoaren aurrean.
Errepublika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K.a. IV. mendean falangearen eraketaren ordez beste falange bat sortu zen: manipuloa. Falangeko gorputz bakar eta zurrunean ez bezala, erromatarrek hartu zuten formazio berrian, armada unitate taktiko txikiagoetan banatuta zegoen, gutxieneko maniobra independente bat egiteko gai zirenak. Unitate horiek manipuloak ziren, bakoitza zenturioi batek gidatzen zuen bi zenturiataz osatuak. Zenturioi beteranoena manipuluaren gainean agintzen zuen. K.a. IV. mendera arte legioa (errekrutatze esan nahi duena), erromatar armada osoa zen. Hitzak ez zuen tropen banaketa esanahia hartu K.a. 362 arte, armadaren zatirik handiena bi legiotan eta geroago, K.a. 311 urtean, lautan banatu zenean.
Mariok armadan aldaketa sakoonak egin eta uniformatu zuen arte, infanteriako erromatar soldaduak 4 mota ezberdinetan banatzen ziren, talde armatu eta funtzio desberdinekin: velites, hastati, principes eta triarii. Polibiok unitate horiek legioetan duten banaketa deskribatzen digu. Garai hartan, guztira, 4.200 gizon ziren.
Veliteak 120 gizon zituzten 10 manipulotan zeuden, eta manipulo bakoitzean 60 gizonez ostatua bina zenturia zeuden. Infanteria arina zen eta lehenak ziren eraso egiten: beren xabalinak etsaiari jaurtitzen zituzten, eta gero, atzera egiten zuten infanteria astunaren lerroen atzera. Hastatiek ziren horiek eta kopuru eta talde berdinak zituzten. Veliteak atzera itzultzen zirenean, formazioan kargatzen zuten, lehenengo xabalinekin eta gero ezpatekin beharrezkoa bazen. Handik gutxira, atzera egiten zuten, printzeek, gizon kopuru eta banaketa berdina zutenak, borrokari amaiera eman ziezaioten, baina, hori luzatuz gero, atzera egiten zuten ere eta triariiek (60 gizon zituzten 10 manipulo) ordezkatzeko. Infanteriaren osagarri gisa, 300 gizonek osatutako zalditeria talde bat mantendu zen, hamar turmaetan banatzen zena, bakoitza dekurioi batek aginduta.
Soldadu horiek guztiak, infanteria arinetik zalditeriaraino, hiritar erromatarrak baino ez ziren. Lur-jabe txiki edo handiak legioetan sartzen ziren eta, sistema horrek une jakin batean izango zituen mugek eragin zuten Marioren lehen erreforma.
Errekrutatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
K.a. VI. mendera arte, tradizioak dio Servio Tulio erregeak egin zuela erromatar populazioaren lehen zentsua, eta herritarren multzo osoa classi-a (jatorrian "armetara deitua") bost zentsu-klasetan banatu zituela, hau da. Klase horien azpian infraclassem delakoa zegoen, armadan parte hartzeko baliabiderik ez zutenak: proletari deituak (seme-alabekin bakarrik laguntzen zutenak, seme-alabak) edo capite censi delakoak (bere pertsonak bakarrik erroldatuak). Soldaduak classiseko kideen artean bakarrik errekrutatzen ziren, adsidui deiturikoen artean, eta behar izanez gero soilik, infraclassem-ekoen artean. Teorian, proletarii/capite censi-ak soldadutzatik salbuetsita zeuden, ez baitzuten jabegorik ez dirurik, eta, printzipioz, armadan arraunlari gisa baino ezin zuten jardun. Baina salbuespenezko kasuetan, Estatuak beretzat gordetzen zuen armak hartzeko gai zen edozein erromatar mobilizatzeko eskubidea.

Erromako armadetan borrokatzen zirenak ez ziren bakarrik erromatarrak. Erromak, Italiaren menpeko hiriei errekrutatzea ezarri ahal izan zienean, aliatu edo socii batzuk gehitu zituen bere indarrak osatzeko. Legioak erromatarrenak izaten jarraitu zuten, eta aliatuak, kopuru berdinak eta antzeko armak erabiltzen zituzten alae izeneko unitateetan zerbitzatu zuten. Kontsulek, senatuarekin batera, aliatuek zenbat gizon jarri behar zituzten erabakitzen zuten, zenbat erromatar errekrutatuko zituzten erabakitzen zuten bezalaxe.
Jatorrian, erromatar armadaren kanpaina militarrek urtaro bat irauten zuten, eta bat etorri ohi ziren landan zeregin gutxiago zegoen uteroarekin. Armadak, beraz, aldi baterako ziren. Hiriak gutxieneko lur jabetza (adsidui) zuten 17 y 46 urte arteko hiritarrak bildu eta zen egiten zituen beren beharrizan eta ezaugarri zehatzetara ondo egokitzen zen kanpaina batean parte hartzeko, eta gero, kanpainaren amaieran, gizonak ohiko zereginetara itzultzen ziren. Zaldunak, 300 gizon, aberatsenen artetik zuzenean aukeratzen zuen zentsoreak. Gerlarien hautaketa hori, dilectus izena zuen. Nahiz eta arma-kostua soldaduek beren gain hartu behar zuten, ez dirudi beraiek erosi eta eraman behar zituztenik.
Estatua K.a. 123an hasi zen arropa ordaintzen, eta, hori baino lehen, armak eta soldata (stipendium) baino ez zituen ematen, eta soldaduak bere janaria erosi behar zuen.
Polibioren garaian,. Bigarren Gerra Punikoaren ondoren, dagoeneko zerbitzu militarra sei urtekoa zen, eta soldaduak 16 eta edo 10 urtera arte luzatu zezakeen, gehienez, 46 urte bete arte.
Uste zen Erromaren estatusa mantentzeko, bere domeinuak babesteko eta handitzeko prest zeudenak lurrak zituztenak zirela, eta, beraz, Erromako mugak defendatu eta zabaltzean, jabetzak ere defendatzen zituzten eta beren interesen alde jokatzen zuten. Hori horrela izan zen luzaroan, harik eta legioetan egindako zerbitzu luzearen ondorioz, adsiduien interesak kaltetzen hasi ziren arte.
Inperialismoaren hedapena eta errekrutatze eta zerbitzuaren ezaugarrien egokitasun eza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerra Punikoek bereziki aldatu zituzten ordura arteko baldintzak. Gerra hartako gogortasunak, iraupenak eta bidaiatu behar zituzten distantziak legio aktiboen kopurua aldi berean handitzea eta zerbitzuaren iraupena handitzea eskatu zuten. Itsasoz haraindiko kanpainak zirenez, oso garestia izango zen tropak etengabe erreleboa hartzea, eta, beraz, Hispaniara destinatutako gizonak, adibidez, han geratzen ziren ohi baino denbora luzeagoan. Aldi berean, gerrak luzatu ziren. Gero eta ohikoagoa izan zen urtetan etxetik eta familiako nekazari lurretatik urrun egotea, familiei eta lurrei lan indarra galaraziz. Batzuetan, soldaduek ezin zuten lizentzia hartu euren komandanteak baimena eman arte. Gainera, ordura arte errekrutatzen ez ziren gizonak (jabegabeak) dilectus sistema araupetuaren bidez errekrutatzen hasi ziren, eta ohikoa bihurtu zen.
Gainera, konkistatutako lurraldeetan, gero eta gizon gehiago utzi behar zituzten. Hau da, nahiz eta gerra bukatu, soldadu behar izaten zituen Erromak. Horri gehitu behar zaio, bestalde, Anibalen tropak Italian zehar ibili zirela bi urtez, eta lur-jabeak ziren gizon asko hil ziren edo lurrak galdu zituzten, eta beraz, Estatuak adsidui gutxiago zituen gehiago zituen garai batean.
Italikoak (socii-ak) ere gero eta haserreago zeuden; beraiek ere sufritu zuten errekrutatzearren presioa gero eta handiagoa, eta gerraren kalteak, baina ez zituzten onurak jasotzen, lur berriak, erromatarrei bakarrik ematen baitzizkieten, besteak beste. Tiberio Grakoren erreformek desadostasuna areagotu zuten, Tiberiok erromatar herritarrei eman nahi zizkien lursailen artean, italikoenak ere zeudelako.
Bigarren Gerra Punikoan eta ordutik aurrera, legioekin batera zeuden bazkideekin batera, Italiatik kanpoko tropak errekrutatzea ere orokortu zen. Auxilia (laguntzaileak) deitu zieten, eta, pixkanaka, tropa arinak (velites) eta zalditeria ordezkatu zituzten, arma espezializatuak ekarriz. Bertan, ordura arte erromatar armadetan existitzen ez zen elementu bat sartu zen jokoan: mertzenarioak. Azken horien artean zeltiberiarrak egon ziren.
Stipendiuma ez zen soldaduak kanpainan jasotzen zuen diru-sarrera bakarra. Estatuaren Altxorrarentzak ("Ogasunak") beretzat gordetzen zuen harrapakinetik kanpo geratzen zena hartu zezakeen soldaduak . Garaipen baten osteko harrapakina, eta soldadu pobreak jasotzen zuen stipendiuma, konbinatuta, hondatutako edo exkaxegiak ziren soroak landatzea baino diru iturri askoz seguruago bilakatu zen. Horrela, soldadu erromatar tipikoaren pentsamolde patriotikoa pragmatikoago bihurtu zen pixkanaka, eta horren ondorioz, irabazizko gerretan parte hartzeko gogo bizia sortzen zen, edo kontrakoa. kanpainak agintzen ez zuenean. Kanpinari etekinak aterako ez zizkiotela ikusten zutenen, erromatar herritarrek ahal zutena egiten zuten errekrutatuak ez izateko.
Jeneralak eta komandanteak ere espezializatzen hasi ziren. Urtetan, Erroman, magistratuak urte beterako aukeratzen zen, eta bere urtea amaitzerakoan, kargua uzten zuen. Esan bezala, gerrak luzatzean eta urruneko lurraldeetara joaten hasi ziren, eta hortaz, gero eta kaltegarriagoa zen gerra zuzendu behar zuten magistratuak behin da berriz aldatzea. Pro magistratuen figura sortu zen: bere magisteritza uzten zuen baina titulu berri batekin ardurak hartzen jarrai zezakeen. Tito Livioren esanetan, K.a. 326.ean, Quinto Lubilio Filok armada zuzentzen jarrai zezan, prokontsul izendatu zuten, lehena Erromaren historian.[4]
Marioren berrantolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goi Inperioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Behe Inperioan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inperio Behereko armada autoritate zentralaren ahultze testuinguruan eratu zen, ohiko gerra zibilak eta arazo larriak mugako eremu askotan. Armada gizartea eta sistema politikoa aldi berean eraldatzen joan ziren. Yann le Bohec-ek dioenez, "bilakaera horrek haustura ekarri zuen", baina Adrian Goldsworthyk uste du "dena ez zela aldatu, eta, ziurrenik, unitate eta ofizial berri ugari agertu izanaren ondorioz hasieran uste genuena baino jarraipen handiagoa egon zen, ". Zenbait lekutan, aldaketa enfasi kontua izan zen, funtsean eraldatzea baino gehiago. Eguneroko errutinaren eta erritu militarraren alderdi asko mantendu ziren. Armadaren estrategiak espedizio iraingarri eta zigortzaileen mende jarraitu zuen. Espedizio horiek ia modu berean antolatzen ziren K.o. IV. mendean. K. a. I. mendean. Berrikuntza taktiko batzuk egon ziren, baina guduan armada berantiarrak atzerriko etsaiak baino indartsuago izaten jarraitu zuen, nahiz eta ziurrenik borroka mota hori ez zen iraganean bezain ohikoa. Era berean, setioaren oinarrizko metodoak antzekoak ziren, nahiz eta ohikoagoa bilakatu zen erromatarrak defendatzaileak izatea setiatzaileen ordez.[5]
Notitia Dignitatum-aren arabera, Behe Inperioko erromatar gudarostea Julianok erabilitako IV. mendearen bigarren erdiko erromatar armadaren oso antzera sailkatuta zegoen: limitanei, batzuetan ripenses ere deituak ibai mugen ondoan kanpatuta bazeuden, mugaren defentsaz arduratzen ziren tropak ziren eta, aldi berean, haiek defendatzen zituzten lurrak lantzen zituzten; comitatense-ak, kanpaina-armada inperialen nukleoa osatzen zutenak eta entrenamendu eta armamentu handiagoa zutenak; palatini unitateak, armadaren elitearen parte ziren eta enperadoreari laguntzen zioten kanpainetan; eta azkenik, scholaeak, guardia Inperiala zirenak (bost mendebaldean eta zazpi ekialdean), eta beste guztiak ez bezala zuzenean enperadoreak agintzen zituen, magistratu zibila zen magister officiorum-aren bitartez.[6]
Euskaldunak erromatar armadan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Goldsworthy, Adrian (2011) The Complete Roman Army, Thames & Hudson. ISBN: 978-0500288993
- ↑ Southern, Pat (2007) The Roman Army: A Social and Institutional History, Oxford University Press. ISBN: 978-0195328783
- ↑ Erdkamp, Paul (2007) Companion to the Roman Army, Blackwell Publishing Ltd ISBN: 9781405121538. DOI:10.1002/9780470996577
- ↑ (Gaztelaniaz) Puyol Buj, Raul. (2017/2018). «Las reformas militares de Cayo Mario. Efectos inmediatos y consecuencias en los últimos días de la República romana» repositori.udl.cat (Universitat de Lleida) (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Heredero, Ana de Francisco. (2011). «El ejército romano del Bajo Imperio» Ab Initio 2 (kontsulta data: 2025-06-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gómez, Javier. (2018-02-08). «La Notitia Dignitatum y el Ejército romano del Bajo Imperio» Desperta Ferro Ediciones (kontsulta data: 2025-04-09).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar armadari buruzko buruz idatzi eta publikatu diren liburuak asko dira; bai lan akademikoetan zein dibulgazio lanetan, fidagarriagoak eta zorrotzagoak batzuetan eta akatsdunak beste batzuk. Yann Le Bohec izen handiko ikerlari frantsesak, gaiari buruz liburu asko idatzi dituenak, bibliografia zehatz bat argitaratu zuen erromatar armadari buruzkoa, online eskuragarri dagoena: Le Bohec, Yann (2015) «Bibliographie analytique de l’armée romaine (31/27 av. J.-C. - 235 après J.-C.)» Revista de Historiografía, 23, 245-260 orri.
- Le Bohec, Yann:
- L'armée romaine sous le Haut-Empire, Paris, Picard, coll. « Antiquité-synthèses », 2002, 292 or. (ISBN 2708406337)
- L’armée romaine sous le Bas-Empire, Paris, Picard, coll. « Antiquité-synthèses », 2006, 256 or. (ISBN 2708407651)
- Rodriguez González, Julio; Sagredo San Eustaquio, Luis (Zuz) (1997) Evolución histórica de las legiones del Imperio Romano. Universidad de Valladolid.
- Menéndez Argüín, Adolfo Raúl (2001) Las legiones romanas de Germania (ss. II-III d.C.): Aspectos Logísticos. Universidad de Sevilla, Gráficas Sol..
- Goldsworthy, Adrian (2003) The Complete Roman Army. Thames & Hudson. 978-0500051245
- Wolff, C. (2022). «De quelques particularités concernant l’armée romaine» In B. Cabouret & G. Castelnuovo (éds.), Rome : éduquer et combattre (1‑). Éditions Universitaires d’Avignon. https://doi.org/10.4000/books.eua.5357
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |