Edukira joan

Erromatar arranoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akila baten berreraikuntza modernoa.
Bresciatik (Italia) etorritako Aquilifer baten hileta-erliebea. Legioaren Aquila batez apainduta dago, eta haga bi phaleraez edo pateraz apainduta ditu, legio ezezagun bateko ausardiagatik lortuak. Baliteke legio hori Julio Zesarren garaian Galietako gerran sortua izatea.
Marko Antoniok bere legioei ordaintzeko sortutako denarioa. Atzealdean, bere III. legioa.
Erromatar arrano baten eskultura eta armak, ziurrenik Mesala jeneralaren mausoleokoak (Prado museoa, Madril).
A. Racinet (1878). 'Le Costume historique' 1876 eta 1888 artean argitaratua Collection Grob/Kharbine- Tapabor bilduma
XIX. mendeko Aquila batzuen berreraikuntzak.

Erromatar arranoa (latinez: aquila) edo Aquila legionis[1] erromatar legioen sinboloetako bat zen, armadaren sinboloen (signa militaria) artean garrantzitsuena. Joveren Arranoa (Aetos Dios) irudikatzen du, Jove 'Erromatar Estatuaren Aita' izanik.[2]

Badirudi hasierako legioek hainbat irudi erabiltzen zituztela identifikatzaile moduan, denak, nekazarien gizarte baten ezaugarrizko totemak. Plinio Zaharrak zioen, K.a. 104an arautu zela arranoa izatea legioaren sinboloa. Errepublikaren amaieran, badirudi, legioaren hiru sinbolorik preziatuenak hauek zirela: aquila (arranoa), Primus Pilus-aren (triarii-en zenturioi-burua) zaintzapean eta ardurapean zegoena eta beste bi, ustez legioaren printzearen eta hastatus-earen ardurapean zeudenak: vexilum-a eta sginum-a.[3]

Erromatarrek erabili zuten estandarterik zaharrena, lastozko eskukada (manipulus) bat izan zela esaten da, lantza edo zutoin baten gainean finkatua. Horregatik, bertako soldaduen konpainiari manipuloa esaten zitzaion. Lasto edo iratze sorta animalien irudiek ordezkatu zuten berehala, eta Plinio Zaharrak horietatik bost zerrendatzen ditu: arranoa, otsoa, minotauroa, zaldia eta basurdea.

Gaio Marioren bigarren kontsulaldian (K.a. 104) abereak estandarte gisa alde batera utzi ziren, arranoa (Aquila) bakarrik kontserbatuz. Zilarrez edo brontzez egina zegoen, eta hegoak zabalduta zegoen, baina, segur aski, txikia zen, Julio Zesarren garaian, arrisku-egoeran, estandartearen eramaileak (signifer) arranoa bere hagatik atera eta bere gerrikoaren tolesduren artean ezkutatzen baitzuen.

Arrano inperialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enperadoreekin legio bakoitzak arrano bat eramaten zuen eta horregatik, batzuetan, legioari aquila esaten zitzaion.

Erromatar armadaren estandarteak eta eramaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorago esan bezala, aquilifer-rak aquila eramaten zuen, eta beste estandarteei dagokionez, vexilum-a vexillarius-ak eroaten zuen, signifer-rak signum-a, dracconarius-ak dracco-a, eta imaginifer-rak enperadorearen irudia (imago). Denak signifer-rak ziren.

Ikus, halaber

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arranoak galdu ziren guduak, galdu zituzten unitateak eta ondorioak:[4]

Aro garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1804an, Napoleon Bonapartek Arranoa zaharberritu zuen bere etxearen ikur eta Grande Armée-ren ikur gisa.

Bernadotte etxeak ere Arranoa du ikur.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Alcobendas, Gabriel Cifuentes. (2017-11-19). «Las enseñas de Roma (I): aquilae, vexilla et signa» ROMA VICTRIX (kontsulta data: 2024-11-03).
  2. Yates, James, "Signa Militaria" in Smith, William, A Dictionary of Greek and Roman Antiquities, John Murray, London, 1875, pp. 1044–1046 (http://penelope.uchicago.edu/Thayer/E/Roman/Texts/secondary/SMIGRA*/Signa_Militaria.html)
  3. «Etymology of Vexillological terminology» www.fotw.info (kontsulta data: 2024-11-02).
  4. (Ingelesez) Gwizdalski, Marcin. (2019-11-3). «Lost eagles of Roman army» Imperium Romanorum.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]