Edukira joan

Erromatar egutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar egutegiaren marrazkia, K.a. 60koa.

Erromatar egutegia hainbat aldiz aldatu zen Erromako sorreratik Inperioaren bukaera erate. Den den, Erroamtar Egutegia esaten denean, Monarkia garaien eta Errepublikan erabili zenari buruz hitz egiteko da, Errepublikaren amaieran, Julio Zesarren garaian, K.a. 46. urtean, erroamtarrek egutegia berri bat erabilten hasi baitzeren, Juliotar egutegia esaten zaiona.

Erromatarrek askoz modu konplexuagoan aipatzen zituzten hileko egunak; izan ere, egutegia erlijio eta politika tresna zen, batez ere erlijio-jaiak zehazteko eta agintzeko zer egunetan bildu zitezkeen batzarrak, besteak beste. Hori dela eta, Pontifex Maximusa arduratzen da alderdi askotan hori erabakitzeaz.

Lehenik eta behin, hilabetea hiru alditan banatzen zuten: Kalendak, Nonak eta Idusak, hasieran, ilberriarekin, ilargi ertainarekin eta ilargi betearekin bat zetozenak, hurrenez hurren. Horrek esan nahi du ez zutela zatiketa "asteetan" ezagutzen, ezeina ez baitzen benetan nagusitu Konstantino enperadorearen agintaldira arte.[1]

Urteak adierazteko hiru sistema erabili zituzten[2]:

Erromatar idazleen arabera Romulok hilabeteak asmatu zituen:

Romuloren hilabeteak
Martius (31 egun)
Aprilis (30 egun)
Maius (31 egun)
Iunius (30 egun)
Quintilis (31 egun)
Sextilis (30 egun)
September (30 egun)
October (31 egun)
November (30 egun)
December (30 egun)

Egunak zehazteko erromatarrek hiru data besterik ez zituzten erabiltzen, aurreko eta hurrengo egunak haietatik zenbatuak (pridie eta postridie hurrenez hurren):

Egunaren zatiak eta Orduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunak ez zituen 24 ordu berdin baizik eta 24 zati aldakorrak[3] berez, eguzki orduak zirelako, eta horreal, udan orduak luzeagoak ziren. Orduak neurtzeko eguzki erlojuak (horologium) edo ur erlojuak (clepsydra) erabiltzen zituzten.

Erromarik primitiboenean, bere lurraldeak Latiumeko lurraldetik haratago irteten ez zirenean, ez zegoen inolako modurik orduak zehaztasunez ezagutzeko, eta, beraz, erromatarrek eguzkiak zeruan zuen posizioaren arabera bakarrik gidatzen zuten beren burua, gutxi gorabehera eguneko zein une zen jakiteko. Eguna Solis ortus-arekin (eguzkiaren irteera edo Egunsentia) hasten zen; gero, Meridies-eraino (eguerdia, eguzkia bere gorenean zegoenean) zegoen; ondoren arratsaldera edo postmeridiem-a zen (hortik dator gure PM laburdura); geroago vespera (arratsaldearen azken zatia) eta azkenik, Solis occasus (eguzki jartzea). Gauak ere (Nox) beste izendapen batzuk jasotzen zituen, baina zailagoa zen denborak zehaztea eguzkiaren erreferentziarik gabe, eta, kasu horretan ere, ez zuen axola ordu ez-produktiboak zirelako.

Egunaren iragaitea markatzeko modu horrek, erlojuaren eta orduen kontzeptua erabat ezagutzen ez zuelarik, aldatu zuen K.a. 293 urteko otsailaren 17an, Lucius Papirius Cursor-ek Erroman, Kirino jainkoaren tenpluaren parean, hiriak ezagutu zuen denbora neurtzeko lehen tresna jarri zuenean. Horologium solarium bat zen, Greziatik ekarritako asmakizun bat, denboraren joanaren kontzeptua egun argitan neurtzeko gai zena.

Harrian landutako hamabi erradio zituen esfera-sekzio batean itzal bat proiektatzen zuen orratz edo gnomon baten bidez zehatz jakin zitekeen eguneko ordua -orduan sartu zen hitza-. Hala ere, ordu erromatarrek, eguzkiaren mugimenduan oinarriturik zeudenez, ez zuten beti berdin irauten.

Egun erromatarrak hamabi orduko argia izaten zuen beti; neguan 45 minutu inguru irauten zuen, eta udan 90 minutu ere izaten ziren, gutxi gorabehera. Udaberri eta udazkeneko ekinozioetan bakarrik irauten zuten erromatarren denborazko orduek hirurogei minutu, ekinozioalak ere deituak. Erromatar jakintsu eta adituek ezagutzen zuten ordu-kalkulu aurreratuagorik, baina biztanleek ez zuten erabiltzen, eta nahiago zuten sistema xumeago baten bidez gidatzea, non lanaldi bakoitzak hamabi ordu baitzituen beti, eguneroko bizitza zatitu ahal izateko.[4]

Orduak adierazteko zenbaki ordinalak erabiltzen zituzten (hora prima, hora secunda, hora tertia eta abar), beraz, hora prima egunsentiarena, hora duodecima ilunabarrena eta hora sexta eguerdiarena ziren. Gaua berriz, lau zatitan banatzen zuten, vigilia izenekoak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Roma, Grecia y. (2013-03-15). «Kalendas, Idus, Nonas: una rara forma de nombrar los días del mes» Historia de Grecia y Roma (kontsulta data: 2025-06-06).
  2. Brind'Amour, P. Le Calendrier romain: Recherches chronologiques (Ottawa, 1983)
  3. Bickerman, E.J. Chronology of the Ancient World. Londres: Thames & Hudson, 1969
  4. (Gaztelaniaz) Día, Antigua Roma al. (2017-11-09). «Horologia solaria: la medición de las horas en la Antigua Roma • Antigua Roma al Día» Antigua Roma al Día (kontsulta data: 2025-06-06).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]