Erromatar foroa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Erromako Foroa Palatinoa atzean duela
Angelu ezberdin batetik.
Erromako erdialdearen mapa Erromatar Inperioaren garaian, Foro Holitorioa eta Foro Boarioa behean, erdian daudela.
Erromako Foroaren ikuspegia

Erromatar foroa (Forum Romanum latinez, erromatarrek, ohi, Forum Magnum edo soilik Forum bezala erreferentzia egiten zioten arren) Erroma bere inguruan garatu zen erdialdeko tokia da, eta bertan egiten ziren negozioak, merkataritza, prostituzioa, erlijioa eta justizia administrazioa. Bertan kokatzen zen bizileku komunala. Zoladura hondar sailek, inguruko muinoetatik higatutako sedimentuek, jada Errepublikaren lehen garaietan, foroaren maila igotzen ari zirela adierazten dute. Jatorrian, lur zingiratsu bat izan zen, Tarkiniotarrek drainatu zutena Estolda Nagusiarekin. Bere behin betiko zoladura trabertinoa, oraindik ikus daitekeena, Augusto erromatar enperadorearen erregealdian datatua dago.

Gaur egun, bere hondakinengatik da ospetsua, argi eta garbi erakusten dutenak hiri espazioen erabilera Erromatar Inperioan. Erromatar foroak, honako monumentu, eraikin eta gainontzeko antzinako hondakin garrantzitsu hauek ditu:

Prozesio bide batek, Via Sacrak, Erromako Foroa zeharkatzen du, hau, Koliseoarekin lotuz. Inperioaren amaieran, bere ohiko erabilera galdu zuen, toki sakratu bezala geratuz.

Foroan eraikitako azken monumentua, Fokasen Zutabea da. Erdi Aroan, Erromatar Foroaren oroitzapena mantendu zen arren, monumentuak, gehienbat, hondakinpean lurperatuak izan ziren, eta bere kokapena, Kapitolio muinoa eta Koliseoaren artean Campo Vaccinio edo "behien zelaia" deitua izan zen. Urbano V.a aita santua 1367an Avignonetik bueltatzeak, antzinako monumentuekiko geroz eta interes gehiago piztuarazi zuen, neurri batean bere irakasgai moralagatik eta, beste neurri batean, denbora askoren ondoren, Erroman abiatutako eraikin berrien harrobi bezala. Haitzurdin mordoa lortu zen aita santuaren eraikinetarako (Vatikanorako nagusiki), eta foroan bertan sortutako labeetan egosi eta karea egiteko. Michelangelok, askotan, hondakinen suntsipenaren aurkako bere iritzia adierazi zuen. XV. mende amaierako artistek Foroaren hondakinak marraztu zituzten, antikuarioek, inskripzioak kopiatu zituzten XVI. mendetik, eta indusketa profesional bat abiatu zen XVIII. mendearen amaieran. Kardinal batek, berriz drainatzeko neurriak hartu zituen, eta bere gainean Alessandrine auzoa eraiki zuen. Baina Carlo Fearen indusketak, nor, 1803an Septimio Severoren arkuaren hondakinak kentzen hasi zen, eta napoleondar erregimeneko arkeologoek, Foroaren garbiketaren hasiera adierazi zuten, ez zena erabat industu XX. mende hasiera arte.

Bere gaur egungo egoeran, elkarrekin erakusten dira zenbait mendetako hondakinak, erromatarrek, antzinagokoak ziren hondakinen gainean eraikitzeko zuten ohituraren ondorioz.

Hiriaren beste toki batzuetan egon ziren foroak, batzuetan, horietako gehienen hondakin mordoa kontserbatzen direlarik.

  • Garrantzitsuenak, zenbait foro inperial handi dira (Fori Imperiali), Erromako Foroarekin multzo bat eratzen zutena: Zesarren Foroa (Forum Iulium), Augustoren Foroa (Forum Augustum), Nervaren Foroa (Forum Transitorium) eta Traianoren Foroa. Mussoliniren garaiko planifikatzaileek, Erdi Aroko eta barroko garaiko estratu gehienak kendu zituzten eta foro inperialen eta Erromako Foroaren artean errepide bat eraiki zuten.
  • Foro Boarioa (Forum Boarium), Palatino muinoa eta Tiber ibaiaren artean, hazienda merkataritzarako zen.
  • Foro Holitorioa (Forum Holitorium), Kapitolio muinoa eta serviar harresien artean, belar eta barazkien merkataritzarako erabiltzen zen.
  • Forum Piscariuma, Kapitolio muinoa eta Tiber ibaiaren artean, gaur egungo Erromako getoan, arrain merkataritzarako erabiltzen zen.
  • Forum Suarium, cohortes urbanaeen barrakoietatik gertu, Marteren Zelaiaren iparraldeko zatian, zerri merkataritzarako erabiltzen zen.
  • Forum Vinarium, gaur egungo Testaccio rione inguruan, Aventino muinoa eta Tiber ibaiaren artean, ardo merkataritzarako erabiltzen zen.
  • Beste azoka batzuk ezagutzen ziren, baina ezin dira behar bezala identifikatu informazio zehatz faltagatik edo kokapen ugaritasunagatik. Hauen artean, 'Forum Cuppedinisa dago, zenbait ondasun mota ezberdinen merkataritzarako erabilitakoa.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Erromatar foroa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]