Erronkaribar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Picto infobox map.png
Erronkaribar
Nafarroa, Euskal Herria

Panorámica de Roncal.jpg

Erronkariren ikuspegia.
Kokapena

Erronkaribar armarria

Valle de Roncal Situación en Navarra.PNG
Ezaugarriak
Azalera 414 km²
Biztanleria 1.529 (2010)
Dentsitatea 4 biztanle/km²
Udalerriak 7
Herririk handiena Izaba (492 biztanle)


Erronkaribar[1] (erronkarieraz Erronkariko ibaxa) Nafarroako ipar-ekialdean dagoen eskualdea da, Zangozako merindadearen barruan kokatuta dagoena, mendebaldeko Pirinioetako ibarra da.

Mugakideak hauek ditu: Iparraldean Atharratzeko Kantonamendua (Zuberoa); mendebaldean Zaraitzu ibarra; ekialdean Anso ibarra (Huesca); eta hegoaldean Zaragoza probintzia.

Erronkari udalerri nagusia eta bigarren populatuena da, biztanle gehien Izabak eta gutxien Urzainkik daukate.

Nafarroako ipar-ekialdeko ibarra (Pirinio aldea). Zazpi udalerrik osatzen dute: Uztarroze, Izaba, Urzainki, Erronkari, Garde, Bidankoze eta Burgi. 414 km2 eta 2.044 biztanle.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Izaba (492 biztanle)
  2. Erronkari (254)
  3. Burgi (235)
  4. Uztarroze (184)
  5. Garde (172)
  6. Bidankoze (100)
  7. Urzainki (92)

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezka ibaia, Urzainkitik hurbil

Erronkaribar eskualde garaia da. Bertako iparraldean (Uztarroze eta, batez ere, Izaba udalerrietan) daude Euskal Herriko gailur gorenak: Ezkaurre, Antsabere, Arlas, Anielarra, Hiru Errege Mahaia (2.434 m). Mendi horien erdialdean zabaltzen da Belagua, Euskal Herriko goi-haran ederrena. Haran horretan sortzen den Ezka ibaiak gurutzatzen du ibarra, ipar-hegoalde, eta Esako urtegian amaitzen da. Erronkariko hegoaldeko herriak (Urzainki, Erronkari, Bidankoze, Garde eta Burgi) menditsuak dira baina ez hain garaiak. Ezka ibaiak arroila sakonak ebaki ditu herri horietan zehar.

Horrenbestez, ibarra (ibaxa, erronkarieraz) Ezka ibaiak ardazten du, iparraldetik hegoaldera Izaba, Urzainki, Erronkari eta Burgi zeharkatzen baititu. Ezkak hiru erreka jasotzen ditu: ipar-mendebaldetik Uztarroze ibaia, zeinak Tropo, Burgiarte eta Mintxate errekak jasotzen dituen; iparraldetik Belagua ibaia, zeinak Maze erreka ibaiadar duen; eta, azkenik, ipar-ekialdetik Belabarze ibaia, Berroeta erreka adar duena.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkariko negua luzea eta hotza da (1-2 °C batez beste). Euria eta elurra ugaria izaten da abendua eta maiatza bitartean. Uda epela eta lehorragoa da.

Armarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkaribarko armarriaren inguruan Erronkariarren zubiaren kondaira dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkaribar burujabe izan da historiako une askotan. Bertako Batzar Nagusiak gobernatzen zuen Erronkari, eta ibarreko biztanle orok zuen lurrak eta zura ustiatzeko eskubidea.

Tradizioaren arabera, Abd ar-Raman I.a garaitu eta hil zuten erronkariarrek 785. urtean, Erronkaribarren bertan.

821. urtean, Antso Gartzea Iruñeko erregeak, erronkariarrekin bat eginik, Errege Bardeetan eraso eta azpiratu zituen, mendeku asmoz zetozen musulman osteak. Garaipen haren ondorioz, ahalmen bereziak eman zizkien Iruñeko erregeak erronkariarrei: azienda batere zergarik gabe hazteko eskubidea, arma zerbitzua bertan egiteko eskubidea, eta Pirinioez bestaldeko herriekiko merkataritzan aduana-zergarik ordaindu gabe aritzeko eskubidea.

Hiru behien zerga, 1960ko hamarkadan

Hiru behien zerga ohitura ospetsuak oraindik behar bezala zehaztu ez den jatorria du, baina haranen arteko gerrak ekartzen ditu gogora. Tradizioaren arabera, 1373. urtean Izabako biztanle batek Baretosko (Biarno) gizon bat hil zuen, mendiko iturri baten erabilera zela eta. Biarnesen erantzun bortitzak gerra ekarri zuen bi aldeetara. Azkenean, Berariko artekarien erabakietara makurtu eta urtero erronkariarrei hiru behiren zerga ordaintzea onartu zuten biarnesek.

Ez zen hura izan ibarren arteko azken gatazka. 1428. urtean, Tutera, Berari eta Zuberoako biztanleen aurka borrokatu ziren erronkariarrak, haranen arteko mugak eta haranen gaineko eskubideak zirela eta. Agramondar eta beaumondarren arteko gerran, Joanes II.a erregearen alde jarri ziren erronkariarrak 1451. urtean, baina alboko nafar guztiak agramondarrak izaki (Zaraitzuko ibarra, Zangozako merindadea eta mendialde osoa), ez zioten Vianako printzearen aurkako borrokan laguntza handirik eman erregeari.

1512. urtean, Fernando Katolikoak Nafarroa bereganatu ondoren, amore eman behar izan zuten erronkariarrek Albako dukearen aurrean. 1525. urtean jende asko hil zuten Erronkarin, sorginak zirelako salakuntzapean.

Espainiako Ondorengotza Gerran (XVIII. mendearen hasieran) Filipe Borboikoaren alde jokatu zuten erronkariarrek, Karlos artxidukea nahiago zuten aragoitarren aurka.

Konbentzio Gerraren garaian (1793), frantses osteen aurka altxatu ziren. Napoleonen soldaduak berriro Espainiako estatuaz jabetu zirenean, Erronkaribar hartu zuten frantsesek 1809. urtean, baina erretiratzeko orduan gizon asko galdu zuten. 5.000 frantses inguratu ziren Zaragozatik erronkariarrak zigortzeko asmoz, baina, Burgiko herria erre zuten arren, erronkariarrek oste haiei eutsi zieten, eta bakean utzi behar izan zituzten frantsesek. Minak eta Cruchagak gidaturiko gerrilletan nabarmendu ziren erronkariarrak, eta Elisabet II.aren alde borrokatu ziren Lehen Karlistaldian.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkariko ibarraren ekonomia mendiak eta basoek eskaintzen dituzten produktuei loturik dago (zuraren ekoizpena, artzaintza). Dagoen industria apurra jarduera horietatik eratorria da (gaztagintza, zerrategiak). Eronkaribarreko gaztak Erronkariko gazta sormarka du 1981az geroztik.

Azkenaldi honetan, turismoa ari da gero eta garrantzi handiagoa hartzen: eskiari eta mendiari lotutako turismoa. Izan ere, 2008an Larra-Belagua eski estazioa ireki zuten.

Uskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendean nagusitu zen gaztelania Erronkarin. Euskara, erronkariera, joan den mendearen bigarren erdialdean galdu zen. Euskaldun berriak eta kanpotik joanak dira egungo Erronkariko euskaldunak. Batez ere irakaskuntzaren bidez, ia bost biztanletik bat euskal hiztuna izatea lortu da gaur egun.

Halaber, 1995ean sortu zuten Kebenko elkartea, ibarrean hizkuntza eta kultura sustatzeko eta mugaz bestaldeko euskal komunitatearekin harremanak sendotzeko helburuekin.

Erronkariera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertako euskalkia, erronkariera edo Erronkariko uskara, XX. mendearen bukaera arte erabili zuten. Fidela Bernat (1898 - 1991) izan zen jatorrizko azken hiztuna. Erronkarieraz, Erronkari ibaxa esaten zaio Erronkaribarri.

Azken sailkapenaren arabera, Koldo Zuazok egindakoa, ekialdeko nafarrera osatzen du zaraitzuerarekin batera.

Ibilbideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erronkaribartar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julian Gaiarre, munduan ospe handiena izan duen erronkariarra

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Erronkaribar
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa