Error concealment

Wikipedia, Entziklopedia askea

Error concealment edo berreraiketa igorle batek audio seinalea bidaltzerakoan, pakete baten galera gertatzean, pakete galdua berreraikitzean datza[1]. Hau posiblea da audio (ahots) seinaleetan denbora txikian antzekotasun handia dagoelako. Teknika hauek galera tasa txikia dagoenean erabiltzen da (%15 baino txikiagokoa denean) eta igorritako paketeak txikiak direnean (4 eta 40 msko laginak bere barnean dutenean). Galdutako luzera fonema baten luzerara hurbiltzen denean (5 eta 100 ms) teknika hauek ez dute funtzionatzen, entzuleak fonema oso gal dezakeelako. Bi teknika ezberdin daude: paketeen errepikapena eta interpolazioa. Lehenengoan hartzaileak galdutako paketeen ondorengo paketeekin ordezkatzen ditu galera horiek utzitako hutsuneak. Konputazionalki arina da eta, gainera, nahiko ondo dabil. Interpolazioak galdutako paketearen aurreko eta ondorengo paketeak interpolatuta lortzen du berreraikitzea. Honek errepikapena baino hobeto dabil, baina konputazionalki garestiagoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Computer Networking: A Top-Down Approach (6th Edition) F.Kurose W. Ross

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]