Errore-detekzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezkerreko irudian agertzen diren erroreak zuzentzeko, Goddard-eko zientzialariek CD eta DVDetan erabili ohi den Reed-Solomon teknika aplikatu zuten. Ohiko akatsak falta diren pixel ak (zuriak) eta seinale faltsuak (beltzak) dira.

Matematikan, informatikan eta informazio-teorian, erroreen detekzioa eta zuzenketa teknika garrantzitsua da datuen integritatea ziurtatzeko. Hainbat prozedura eta gailu erabiltzen dira horretarako.[1]

Hainbat ordenagailuren eta dispositiboren arteko komunikazio etengabea, askotan datu-komunikaziorako diseinatu gabeko kanalen bitartez (telefono-lineak esaterako), zarata sor dezake, eta horren ondorioz erroreak.

Datuen integritatea ziurtatzeko lortu behar da erroreak hautematea, eta ahal den neurrian zuzentzea (edo komunikazioa errepikatzea). Erroreak detektatu eta zuzendu ahal izateko transmititutako datu-blokeetan erredundantzia txertatzen da, bit gehigarriak barneratuz.

Oinarrizko bi estrategia garatu dira erroreen detekzioari eta zuzenketari begira:

  • Datu-bloke bakoitzean informazio erredundante nahikoa sartzea bit okerrak detektatu eta zuzendu ahal izateko. Erroreak zuzentzeko kodeak erabiltzen dira kasu horretan.
  • Datu-bloke bakoitzean erroreak detektatzeko behar den informazio erredundantea bakarrik sartzea. Kasu horretan, erredundantzia-biten kopurua txikiagoa da. Akatsak detektatzeko kodeak erabiltzen dira honetarako.

Kode detektatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paritate sinplea (paritate horizontala)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidali nahi dugun datu-kateari bit gehigarri bat, paritate bita, eranstean datza. Bit gehigarri horren balioarekin ziurtatuko da 1 egoeran dauden biten kopurua bikoitia dela.

Hartzaileak datu-katea aztertzean ziurtatu beharko du, paritate-bita ere kontuan hartuta, bat egoerako biten kopurua bikoitia dela; eta hala ez bada errorea detektatzen da.

Teknika honen ahulezia da bit baten errorea detektatzen duela baina erroredun bitak bi badira (edo kopuru bikoitia) erroreak ez direla detektatuko.

CRC kodeak eta checksum ahaltsuagoak dira alde horretatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. G. J. Simmons, "A survey of Information Authentication". Contemporary Cryptology, The science of information integrity, ed. GJ Simmons, IEEE Press, New York, (1992)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]