Errua biktimari leporatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Edmoton-en (Kanada) biktimei errua leporatzearen aurkako manifestazioa.

Errua biktimari leporatzea normalean emakumeen edo, orrokorrean, biktimak ahulagoak direnen aurkako delituetan ematen den agresioa zuritzeko jarrera da. Funtsean, modu batez, bere jarrerarekin, janzkerarekin edo izaerarekin biktimak erakarri du gertatu zaiona, modu batez errua agresioaren erasotzaileari kenduz. Horrela biktimak gona motza eramatea, gaizki begiratzea, irifar egitea, kale bakarti batean egotea zurigarriak izan daitezke. Kontzeptu honen bidez erruduna biktima bera da.

Non sortzen den kontzeptua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean argumento hauek inguru arrazistak, matxistak eta, orokorrean, faxismoarekin lotutako inguruetan.[1] Adibide batzuk:

  • Pertsona beltz bat zurien taberna batean sartzea: arazoak bilatzen ari da.[2]
  • Neska batek gona motza eramanez: gizonezkoei probokatzen ari da.
  • Eskolako bulling egoeretan, ikasle ahul batek biolento bati gaizki begiratu dio: probokatu dio.

Kontzeptuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko kontzeptua "Victim blaming" da, William Ryan psikoloagoak lehen aldiz erabilita bere Blaming the Victim liburu klasikoan. Liburu horretan Daniel Patrick Moynihan egilearen The Negro Family: The Case for National Action liburuaren ideiak kritikatzen zituen. Ryanen arabera Moynihanek pobreziaren errua pobreei beraiei botatzen zien, pobreen kultura egiturei.[3] Kontzeptua lasten biktimen defendatzaileek jaso zuten.

Bortxaketa kasuetan erabiltzen diren zurigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Sanferminetan izandako taldeko bortxaketan akusatuen defentsa horrelako kontzeptuetan oinarritu zen: biktima ez zuen oihu egin, erasotzaileekin aurretik hitz egiten egon zen, bera bakarrik zebilen festetan, bortxaketa gertatu zenean ez zen mugitzen...[4] Kanpaina desberdinek horrelako zurikerien gezurra azaldu nahi izan dute horrelako argumentuekin:

  • Gona motzak ez du bortxaketa eragiten, bortxatzaileak eragiten du baizik.
  • Gauez bakarrik ibiltzea ez du bortxaketa eragiten, bortxatzaileak eragiten du baizik.
  • Maite jolasetan ibiltzea ez du bortxaketa eragiten, bortxatzaileak eragiten du baizik.
  • Mozkortzea ez du bortxaketa eragiten, bortxatzaileak eragiten du baizik.

Mezua, laburbidua, zera dio: biktimak inoiz ez du bortxaketa baten errua, bortxatzaileak baizik. Horrelako kanpainen zabaltzearen aldeko kolektiboek fokoa emakumeen gainean jarri beharrean, gizartean jarri nahi dute, ez emakumeei haien burua hobeto babesteko baizik eta gizarteak garbi izan dezan bortxaketa ez dela zilegi.

Ikus baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]