Edukira joan

Errubi urdina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errubi urdina
Errudunak errukia eskatzen dio Holmesi
Datuak
Idazlea (1892)
Argitaratze-data1892
GeneroaDetektibe eleberria
Jatorrizko izenburuaThe Adventure of the Blue Carbuncle
HerrialdeaErresuma Batua
BildumaSherlock Holmesen Abenturak
Euskaraz
IzenburuaErrubi urdina

Errubi urdina, The Adventure of the Blue Carbuncle ingelesez, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1892ko urtarrilean kontakizun labur eta solte modura The Strand Magazine aldizkarian argitaratu zen. Ondoren, 1892an urte berean, Sherlock Holmesen Abenturak liburu bilduman argitaratu zen, aldizkari horretan argitaratutako Sherlock Holmesi buruzko beste hainbat kontakizun laburrekin batera .

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Abenduaren 25ean, Watson bere lagun Holmesi Gabonak zoriontzera joan zen. Iritsi zenean, Peterson mandatu-mutilak eraman zion kapela bat aztertzen ari zen Holmes. Kapela eta antzara handi bat kale-istilu batetik zetozen, eta haien jabeak ihes egin zuen. Antzarak txartel bat zeraman, Henry Baker andrearentzat zela adierazten zuena, eta kapelak H.B. inizialak zeramatzan. Jabea aurkitzeko zailtasunengatik, Baker asko zituen hiri batean, Petersonek antzara eraman zuen bere etxeko sukaldera.

Bat-batean atea ireki eta Peterson sartu zen gelan. Animaliaren erraiak ateratzean, bere emazteak harri eder bat aurkitu zuen: errubi urdin zoragarri bat. Harri ospetsu bat zen, balio izugarria eta ospe mitikoa duena, Gabonak baino hiru egun lehenago Cosmopolitan hoteleko Morcarreko kondesari lapurtua. Scotland Yardeko Bradstreet inspektoreak John Horner izeneko iturgin bat atxilotu zuen, kondesaren komunean konponketa bat egin ostean. Baina Sherlock Holmesek Londresen antzarraren arrastoari trebeki jarraitu ondoren, benetako erruduna ezagutu zuen. Berriro ere frogatuta geratu zen Gabonetako izpirituak denengan eragina duela, baita Sherlock Holmesengan ere, errudunari joaten uzten ziolako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]