Errubrika (hezkuntza)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Idazlanak ebaluatzeko errubrika baten zati bat. Errubrika onak, argiak eta erabilgarriak diseinatzea izaten da hezkuntzan ari diren batzuen lanetako bat.
Hezkuntzan, ebaluatzeko, askotan kontrol zerrendak erabiltzen dira. Errubrikak baino sinpleagoak izaten dira.

Errubrika edo ebaluazio matrizea ikasleek egin beharreko jarduera edo zeregin bat kalifikatzea helburu duen elkarrekin erlazionatutako faktore edo irizpide ponderatuen multzo bat da. Errubrikak kalifikatzeaz gain ebaluaziorako tresna ere bada jardueraren helburu diren gaitasunak identifikatu eta haien betetze maila neurtzen duen heinean.

Errubrikaren helburuak dira, batetik kalifikazioa ahalik eta argien eta objektiboen izatea, eta bestetik, ikasleak ezagutzea irakasleak berarengandik zer espero duen jarduera honekin. Errubrika on batek zehaztu beharko luke zer gaitasun ebaluatuko diren, zein diren kalifikazio irizpide edo adierazleak, irizpide edo adierazle horiek zer haztapen edo ponderazioa duten kalifikazioan, eta zehaztu beharko luke irizpidearen araberako mailaketa bat.

Errubriken ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleek gai jakin bati buruz lortu duten ikaskuntza maila ebaluatzeko tresna bat da.

Ikasleek, ebaluazio prozesu batean, aldez aurretik errubrikak ezagutu beharko lituzkete. Zer ebaluatuko den eta nola ebaluatuko den ezagutu eta ulertu beharko lukete ikasleek.

Normalean errubrikan ebaluazio-irizpide oso zehatzak azaltzen dira taula batean. Irizpideei lotuta, ebaluazio adierazleak egoten dira: hitzak (bikain, oso ondo, ondo, nahiko, eskas, egin gabe, hobetu beharko... edo antzeko hitzak) edo zenbakiekin (adibidez zerotik hamarrera)baloratzen dira aldez aurretik garrantzitsutzat jo diren elementuak... Koloreak-edo, emotikonoak-edo, bide beretik erabil daitezke

Errubrikei lotuta, une jakin batean neurtuko diren hezkuntza helburu nagusiak egongo dira. Helburuak ere zehaztu daitezke eta hauen betetze maila modu argi eta nahiko objektiboan zehazteko ahalegin bat izaten da irakasleen artean errubrikak adostea.

Errubrikei esker ikasleek ikasi behar dute ze aspektutan hobetu dezaketen. Garai batean ebaluazioan erabat nagusi ziren azterketen puntuazio sinple haiek baino osatuagoak dira errubrikak.

Errubriken abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susi Rodríguezek honako abantailen zerrenda argitaratu zuen [1]:

Irakasleentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ebaluazio prozesua errazten du.
  • Ikasleak lortutako gaitasunak ebaluatzeko orduan nolabaiteko objektibotasun maila aplikatzen du.
  • Gardentasun eta argitasuna ebaluazio prozesuan ze aktibitatearen hasieratik argi uzten du bai irakasle eta bai ikaslearentzat zeintzuk izango diren ebaluatuko diren irizpideak.
  • Gardentasun eta argitasuna ebaluazio prozesuan ze aktibitatearen hasieratik argi uzten du bai irakasle eta bai ikaslearentzat zeintzuk izango diren ebaluatuko diren irizpideak deskribatuko dituzten adierazleak.
  • Oso moldakorrak dira eta edozein zereginen eskakizunetara erraz moldatzen dira.
  • Ikasle eta irakasleen artean ikaskuntza eta ebaluazioaren zereginen burutzearen irizpideak partekatzea baimentzen du. Gai desberdineko irakasleek koordinatzea eta irizpideak partekatzea edota adostea errazten du.

Ikasleentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Errubrikek azalpen argi bat ematen dituzte ebaluazio irizpideetan, argi erakusten dituzte lorpen maila desberdinekin lortu beharreko itxaropenak, horrela ikaslea jakitun izango da bere ikaskuntza noraino izango den eta zein den nahigarri maximoa.
  • Gai baten ulermen orokorra errazten dute ikasleei eduki bakoitzaren garrantzia argi identifikatzen laguntzen bai die eta lortu behar duten lan helburuak zeintzuk diren.
  • Lortutako ezagueren feedback edo berrelikadura argia eta ia berehalakoa da hobetu behar dituen puntuak identifikatzen lagunduz.
  • Ikaslearen ikaskuntzan autoebaluazioa, autokritika, hausnarketa eta erantzukizuna sustatzen ditu.

Mailaketa eta estandarizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mailaketa egiteko, koadro edo taula bat erabili ohi da, non adierazten diren errenkadetan ebaluazio irizpideak edo adierazleak eta zutabeetan maila, zerotik hamarrera, zerotik bostera... Lerro edo gelaxka bakoitzean irizpidearen betetze maila deskribatzen da eta bere haztapena azaltzen da. Betetze maila adierazteko, hitzak (bikain, ondo, nahiko, eskas...), koloreak (semaforoaren koloreak, esate baterako) edo zenbakiak (adibidez, zerotik hamarrera) erabili ohi dira.

Errubrikek ebaluazioa, irizpide zehatzen arabera estandarizatzea ahalbidetzen dute, honela ebaluazioa sinpleagoa eta gardenagoa eginez.

Errubrikak noiz erabili[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Metodologia gehienek azpimarratzen dute zein inportantea den aldez aurretik ebaluazio irizpideak eta adierazleak ezagutzea. Ebaluatuko duenak argi utzi beharko luke, ebaluazio prozesua hasi baino lehenago, zein irizpideen arabera ebaluatuko duen eta zeintzuk izango diren erabiliko diren adierazleak.
  2. Ebaluatuko den prozesua edo ekoizpenaren une jakin batean, ebaluatzeko unean, errubrikak edo beste ebaluazio tresna batzuk erabili beharko lirateke. Tarteko ebaluazioa esaten zaio horri eta hobetzeko aukera ematen du.
  3. Prozesua amaitu eta gero edo ekoizpena bukatutzat eman eta gero, edo besterik gabe, aldez aurretik emandako epe bat amaitu eta gero, amaierako ebaluazio bat egin daiteke. Honek hurrengo baterako, antzeko prozesu baterako, besterik ez du balio. Edo ekoizpenak eta ekoizleak sailkatzeko.

Zer neurtu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barneko ebaluazioa. Ikastetxe batean ikasleen zenbait konpetentzia baloratzeko sortutako kalkulu-orri baten zati baten pantaila-argazkia.

Azken hamarkadetan, mendebaldeko hezkuntza sistemetan, gaitasunak eta azpigaitasunak definitzen eta deskribatzeko saioak egin izan dira. Gaitasun horiek garatzen laguntzeko, egindako hobekuntzak neurtzeko eta neurketak estandarizatzeko ahalegin batzuk nahiko ezagun bihurtu dira. PISA probak, esate baterako.

Jarduera batez kalifikatzen diren faktore batzuk lotuta egon daitezke zeharkako gaitasunekin, hala nola komunikazioa, baliabide digitalen erabilera, sormena, ekintzailetza, jarrera kritikoa... eta beste batzuk diziplinaren berezko gaitasun eta curriculumarekin.

Errubrika adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]