Edukira joan

Errumaniako komuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errumaniako komuna
Datuak
HerrialdeaErrumania
Errumaniako udalerriak

Komuna bat ( errumanieraz comună ) Errumaniako unitate administratibo baxuena da. Eskaraz, udalerri deitu dakioke. 2 686 udalerri daude Errumanian. Komuna konderri baten landa-zatiketa da.

Printzipioz, komuna batek edozein tamainatako biztanleria izan dezake, baina praktikan komuna nahiko urbanizatuta dagoenean eta 10 000 biztanle inguru baino gehiago dituenean, normalean hiri estatusa ematen zaio. Hiriak udalerriekin administrazio-maila berean egon arren, haien gobernuak botere gehiago dute.

Komuna bakoitza alkate batek (errumanieraz: primar ) administratzen du. Komuna bat herrixka bat edo gehiagok osatzen dute, eta hauek ez dute funtzio administratiborik. Komunak, hiriak bezala, Europar Batasuneko 2. mailako tokiko administrazio unitateari (LAU) dagozkio.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]