Errumaniera

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Errumaniera
română
Non mintzatzen den: Errumania, Moldavia (moldaviera), Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Ukraina, Israel, Serbia, Hungaria, Balkanak.
Hiztunak: 24 milioi 
Rankina: 36.
Hizkuntza familia: Indo-Europarra
 Italikoa
  Erromantzea
   Ekialdeko Erromantzea
    Errumaniera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: Errumania, Moldavia, Vojvodina (Serbia)
Erakunde araugilea: Academia Română
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: ro
ISO 639-2: rum (B)  ron (T)
ISO 639-3:

 

Map Roumanophone NorthAtlantic.png
 

Errumaniera (limba română) hizkuntza indoeuroparra da, batez ere Errumanian eta Moldavian (moldaviera izena du han) hitz egiten dena. Bi herrialde horietan eta Serbia, Hungaria eta Ukrainako alde batzuetan ofiziala da.

Mundu osoan zehar, 28 milioi pertsona inguruk hitz egiten dute: munduko 36. hizkuntza mintzatuena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiztunen geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errumanierazko lurraldea
Herrialdea Hiztunak
(%)
Hiztunak
(etxeko hizkuntza)
Biztanleak
(2005)
Europa
Errumania  % 91 19.736.517 21.698.181
Moldavia  % 76,4 2.588.355 3.388.071
Transnistria (Ekialdeko Moldavia)  % 31,9 177.050 555.500
Vojvodina (Serbia)  % 1,5 29.512 2.031.992

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Errumanierazko literatura»

Moldaviera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Moldaviera»

Errumanieraren aldaera hori Moldaviako hizkuntza ofiziala da. Kontzeptuari eta identitateari dagokienez, ika-mikak sortzen ditu, moldaviera eta errumaniera ia gauza bera direlako: alde bakarra alfabetoa da, lehenengoak zirilikoa erabiltzen baitu, eta bigarrenak, latinoa.

Alfabetoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A, a (a)

Ă, ă (ă) bokal neutroa (inglesezko "above" bezalakoa)

Â, â (â scris din a) /i/ eta /u/ren arteko soinua

B, b (be)

C, c (ce) a, o eta u bokalean aurretik, euskal k bezalakoa; e eta i-ren aurretik, euskal tx bezalakoa

D, d (de)

E, e (e)

F, f (fe / ef)

G, g (ghe / ge)

H, h (ha / haș)

I, i (i)

Î, î (î scris din i) /i/ eta /u/ren arteko soinua

J, j (je) frantses j bezalakoa

K, k (ka de la kilogram)

L, l (le / el)

M, m (me / em)

N, n (ne / en)

O, o (o)

P, p (pe)

Q (chiu)

R, r, (re / er)

S, s (se / es) euskal zeta bezalakoa

Ș, ș (șe) euskal ixa bezalakoa

T, t (te)

Ț, ț (țe) euskal tz bezalakoa

U, u (u)

V, v (ve)

W (dublu ve)

X, x (ics) euskal ixa bezalakoa, baina sexu, oxigeno, taxi hitzetan

Y (i grec) maileguetan baino ez eta jatorrizko hizkuntzetan bezala ahoskatua

Z, z (ze / zet) zubererazko zeta, "plazer" hitzean, edo frantsesezko eta ingelesezko esea, "rose" hitzean bezala

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errumanierazko hitzen % 75-85 latinetik etorritakoak dira eta gaur egungo hizkuntzaren ia % 40 italieratiko eta frantsesetiko maileguak dira, bereziki XIX. mendean hartuak.

Halaber, hiztegiaren zati txiki bat eslaviar jatorrikoa da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Errumaniera Aldatu lotura Wikidatan
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.