Errusia-Lituania Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lituaniako estatuaren hedapena XIII. mendetik XV. mendera

Errusia-Lituania Gerrak (errusieraz: Русско-литовские войны, lituanieraz: karai su maskoliais) Errusiako-Lituaniar Gerrak, Moskotar Gerrak edo Lituaniako Gerrak izenez ere ezagunak[1] Lituaniako Dukerri Handiak, Poloniako Erresumarekin bat eginda, Moskuko Dukerri Handiarekin izandako gerra sorta bat izan zen. Ivan III.a Errusiakoaren eta Basilio III.aren eskutik hainbat porrot jasan ondoren, lituaniarrek Poloniako laguntzaren gero eta mendekotasun handiagoa zuten, eta hori, Polonia-Lituaniako Mankomunitatearen sorreran, faktore nagusia izan zen. XV. mendeko lehen liskarren multzoan, lituaniarrek Rus-eko lurralde zabalak hartu zituzten, Kievetik Mozhaiskera, baina, ondorengo gerretan, bereziki XVI. mendean, errusiarrek mendebaldera zabaldu zuten beren domeinuak, eta Kieveko Errusiaren parte izan ziren lur zati handiak bereganatu zituzten berriro.

Aurrekariak XIV. mendean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiak eta Lituaniak gatazka ugari izan zituzten Gediminasen garaitik. Hark, Irpin ibaiko guduan, mendebaldeko errusiar (ruteniar) printzeen koalizioa garaitu, eta Kiev (Kieveko Rus hiriburu ohia) setiatu zuen. XIV. mendearen erdialderako, hedatzen ari zen Lituaniak Chernihiv eta Severia xurgatuak zituen. Algirdas, Gediminasen ondorengoa, Tverko Printzerriarekin aliatu zen, eta hiru espedizio zuzendu zituen Moskuko printze handi Dmitri Donskoi gaztearen aurka, zeinak zapuztea lortu baitzuen.

Lituaniako tropek Moskuko Printzerrian egindako lehen erasoak 1363koak dira. 1368an, Algirdasek Moskuren aurkako lehen espedizio handia egin zuen. Errusiako muga suntsitu ondoren, Lituaniako printzeak Starodubeko Semyon Dmitrievich Krapiva printzearen eta Konstantin Yurievich Obolensky printzearen tropak garaitu zituen. Azaroaren 21ean, Errusiako guardiak ihes eginarazi zituen Trosná ibaian. Hala ere, Algirdasek ezin izan zuen Moskuko Kremlina setiatu. Ondorioz, bere tropek hiriaren inguruak arpilatu eta moskutar biztanleriaren zati esanguratsu bat harrapatu zuten. 1370ean, Algirdasek beste espedizio bat antolatu zuen Moskuren aurka, Vólok Lamski eremua eraitsiz. Abenduaren 6an, Mosku setiatu zuen. Vladimir Andreevitx printzea laguntzera zetorrela jakinik, Algirdas inguratzea utzi, eta Lituaniara itzuli zen. 1372an, Algirdasek Mosku eraso egin zuen berriro, Liubutskeraino iritsiz. Hala ere, Dmitri Donskoi printzeak Algirdasen tropak garaitu zituen, eta lituaniarrek Liubutskeko Ituna sinatu zuten. 1375ean, lituaniarrek Smolenskeko Printzerria gainditu zuten[2].

Moskuko pertsonaia batzuek garai batean Kieveko Errusiaren parte ziren lurralde guztien kontrola lortu nahi zuten, eta horietako asko, orduan, Lituanian esku zeuden (gaur egungo Bielorrusia eta Ukrainako lurraldeak barne). Era berean, Moskuk Baltikorako sarbidea lortu nahi zuen, gero eta garrantzitsuagoa zen merkataritza-bide batek zeharkatzen baitzuen. Arrazoi horiengatik, Lituaniaren eta Errusiaren arteko gatazkak hazten jarraitu zuten[3][4][5].

Progresioa mapetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. En la historiografía polaca estos conflictos son denominados "guerras moscovitas" (en polaco: wojny moskiewskie) y en la rusa, "guerras lituanas".
  2. Serguéi Soloviov. "Historia de Rusia desde los primeros tiempos", ISBN 5-17-002142-9, v.3
  3. Dmitry Obolensky, The Byzantine Commonwealth: Eastern Europe, 500–1453, Sterling Publishing Company, Inc., 2000, ISBN 1-84212-019-0, Google Print, p.365[Betiko hautsitako esteka]
  4. Maureen Perrie, The Cult of Ivan the Terrible in Stalin's Russia, Palgrave Macmillan, 2002, ISBN 0-333-65684-9, Google Print, p.98
  5. Maija (EDT) Jansson, Nikolai (EDT) Rogozhin, Paul (EDT) Bushkovitch, Nikolaj Michajlovič Rogožin, Viktor Ivanovič Buganov, England and the North: The Russian Embassy of 1613–1614, DIANE. 1994, ISBN 0-87169-210-4, Google Print, p.xxi

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Soloviev, Sergei M. (1976). History of Russia. The Age of Vasily III 9. Academic International Press. ISBN 0875690661

Artikulu honek 1906ko Brockhaus eta Efron Hiztegi Entziklopedikoaren informazioa jasotzen du, jabari publikoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]