Errusia-Ukraina mugako ipar-ekialdeko borrokak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errusia-Ukraina mugako ipar-ekialdeko borrokak
Ukrainako inbasioa (2022)
Data2022ko apirilak 6egun (2 urte eta 18 egun)
LekuaErrusia–Ukraina muga (Errusia eta Ukraina)
EgoeraMartxan
Gudulariak
 Errusia

 Ukraina

Indarra
Errusiako Indar Armatuak

Ukrainako Indar Armatuak

Galerak
ezezaguna ezezaguna
Zibil bat hil[2]

Errusia-Ukraina mugako ipar-ekialdeko borrokak Errusia eta Ukrainaren arteko mugaren ipar-ekialdean gertaturiko borroka-multzo bat dira; bereziki, baina ez soilik, Sumy Oblasteko Xostka Raionean gertatutakoak. Borroka hauek, beraz, 2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioaren testuinguruan gertatutako hainbat muga-borroka dira, 2022ko maiatzaren 8an hasitakoak, soldadu errusiarrek Xostkako barrutia bonbardatzen hasi zirenean, morteroekin zein suziri-jaurtigailu anitzekin eskualde osoan zehar.[3]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 4rako, errusiar indarrek Sumy Oblastaren gehienetik alde egin zuten; halere, bonbardaketek jarraitu zuten mugaren ipar-ekialde osoan zehar.

Gertaerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 6ean, Kursk Oblasteko Gobernadoreak adierazi zuen Sudzhanski BarrutikoKursk Oblastean– muga-postu bat bonbardatua izan zela –ustez, Ukrainako Indarrek–. Apirilaren 9an, bigarren muga-postu bat bonbardatu omen zuen ukrainarrek; kasu honetan, Jelizavetovka herrian [ru].[4]

Ukrainako funtzionarioen arabera, Errusiako Indarrek Errusia-Ukraina mugan bonbardatzen hasi ziren apirilaren 29an, mugako bi herri larriki kaltetuz;[5] izan ere, egun hartan, Gorodistxe [ru] izeneko Errusiako kokagunetik 30 mortero baino gehiago jaurti ziren.

Errusiako Indarrak maiatzaren 8an hasi ziren Xostka barrutian zehar misilak jaurtitzen. Egun hartan, Errusiako Indarrek hilerri judu bat suntsitu zuten.[6] Maiatzaren 12an, zibil bat hil zen misil-erasoen ondorioz.[2] Maiatzaren 13an, Errusiak Xostka barrutiko mugako herri baten aurka tiro egin zuen, gidatu-gabeko aire-misilak erabiliz.[7]

Bonbardaketek jarraitu ahala, Errusiako Indarrek Ukrainako Muga Guardiako elementu batzuk garaitu zituzten eta, jarraian, Xostka barrutian sartu ziren maiatzaren 16an.[1] Borrokek maiatzaren 17ra arte jarraitu zuten; azkenean, errusiarrak oblastetik kanporatu zituzten arte.[8]

Maiatzaren 21ean, Errusiaren 6 aire- eta artilleria-erasoek Kutxerivka muga-kokagunea jo zuten.[9] Errusiaren gerra-hegazkinek Xostkako bi herri jo zituzten maiatzaren 24an.[10]

Maiatzaren 28an, Errusiako gerra-hegazkinek Ukrainako muga jo zuten berriro; gainera, Errusiako Troebortnoe herrixkatik mortero-tiroka hasi ziren ere.[11] Errusiako Indarrek fletxetak erabili zituzten Xostka barrutiko muga-herrien aurka, maiatzaren 30ean. Fletxetak, aurretik, Butxako zibilak hiltzeko erabili ziren Butxako guduan zehar, gerraren hasieran. Errusiako Indarrek, gainera, herri bat bonbardatu zuten gau osoan.[12] Kyiv Independenten arabera, egun hartako muga-bonbardaketak Errusiako Ziornovo hiritik burutu ziren.[13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) Strozewski, Zoe. (2022-05-16). «Russian sneak attack on Sumy area fails, Putin forces lose Ukrainian ground» Newsweek (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  2. a b (Ingelesez) CNN. (2022-05-12). «May 12, 2022: Russia-Ukraine news» CNN (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  3. «Russia shells 2 of Ukraines border regions with mortars and multiple rocket launchers» news.yahoo.com.
  4. (Errusieraz) «У Курській області заявили про черговий обстріл з боку України» ua.korrespondent.net (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  5. https://www.ukrinform.net/amp/rubric-ato/3470568-sumy-region-comes-under-fire-from-russian-territory.html
  6. Daventry, Michael. «Russian rockets strike Jewish cemetery in Ukraine, culture minister says» www.jewishnews.co.uk.
  7. «Russian troops shell border settlement in Chernihiv region» www.ukrinform.net.
  8. «Russia is shelling the border area in two oblasts of Ukraine, hitting its own territory and threatening the area with aircraft» news.yahoo.com.
  9. «Borders of Sumy region shelled from Russian territory» news.yahoo.com.
  10. «Russians fire mortars on border areas of Sumy region» www.ukrinform.net.
  11. https://news.yahoo.com/sumy-oblast-missile-strike-woman-173617820.html
  12. https://news.yahoo.com/russians-fired-sumy-region-artillery-084536105.html
  13. (Ingelesez) «Russia Shelled Sumy Oblast on May 30. In Just One Hour, the Russian Military ... - Latest Tweet by The Kyiv Independent | 🌎 LatestLY» LatestLY (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]