Edukira joan

Errusiako Inperioko armarria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Errusiar Inperioko armarriak hiru aldaera ditu: Handia, Tartekoa eta Txikia. Errusiar Inperioaren ikur nazionala zen zigiluarekin batera.

Egungo Errusiako armarria Erdi Aroko armarriaren eguneratzea da.

Armarri handia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Armarri Handia, Presented drawing of Artist Igor Barbe, 2006, "Greater Coat of Arms of the Russian Empire" 1882-1917

Errusiar Inperioko armarri handia 1882ko azaroaren 3an ezarria izan zen. Hiru koroa inperialek inguratutako urrezko armarri baten barruan dagoen bi buruko arrano bat da. Moskuko armarri bat dago arranoaren bularrean. Armarria, Gabriel eta Mikel goiaingeruek eutsitako Aleksandr Nevskiren kaskoak koroatzen du, eta leloak honela dio: Съ нами Богъ! (S námi Bog! (Jainkoa gurekin dago!). Tontorrean, beste armarri bat dago. Armarri nagusia, hamabost erresuma eta printzerri nagusien armarriez inguratua dago. Honako hauek.

Zenbakitutako armarria
Armarri txikia

Sei armarri tontorrean

Eboluzio historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Moskovia eta Errusiar Inperioko armarri sinplea
Bizantziar Inperioaren armarria

Burubiko arranoa Errusiako armarrira 1452an iritsi zen Bizantziar Inperiotik etorria. Garai hartan kristau munduak garai zailak bizi zituen berriki gertatu zen Konstantinoplaren Erorketarekin, turkiarren esku gertatu zena, hauek lurraldeak okupatzen jarraitu zutelarik, Grezian eta Mediterranioan sartuz eta Italiaren subirautza eta Vatikanoren existentzia mehatxatuz.

Paulo II.a aita santuak, defendatzeko baliabide bakar bezala, Bizantziar Inperioko azken enperadorea izan zen eta Konstantinoplaren hartzean hila gertatu zen Konstantino XI.a Paleologoren anaia zen Tomas Paleologoren familiari laguntza eskatzea izan zuen, Erroman erbesteratua zegoena. Tomasek bazuen alaba bat, Sofia printzesa. Aitak eragin handiko pertsona batekin ezkondu nahi zuen bere alaba, garai zail horretan Erromaren papera indartuko zuen norbaitekin.

Aliantza mesedegarri baten bila, Tomasek Moskovia aukeratu zuen, non Ivan III.a Errusiakoa Printze Handiak gobernatzen zuen. Printzea, 20 urte baino ez zituena, jada ezkonduta egon zen eta orain alargun zegoen. Aita Santuak Printzea Bizantziar Inperioko oinordekoarekin ezkonduz gero, turkiarren aurkako gerra batean Konstantinopla birkonkistatzera eramango zuela pentsatzen zuen. Honela, bi gazteen arteko ezkontza moldatu zen, ezkontza honek errusiar printzea lurralde erraldoi baten oinordeko bihurtuko zuelarik, non, antzinako Errusia "kristautasunaren argi" izango zen.

Sofiaren ezkontzaren zatirik garrantzitsuena Bizantzioren babesa zen, azken enperadorearen armarriko burubiko arranoa, ekialdeko lurraldeen domeinua eta independentzia eta inperioko mendebaldeko pertsona sinbolizatuz (ondorioz bi buruak). Bi koroadun burubiko arranoa errusiarrak miresteko egin zen bere indar enigmatikoaren ondorioz.

Armarriak ez zuen aldaketarik jasan Ivan IV.a Errusiakoa Izugarriaren erregealdia arte. Tsar honek arranoaren paparrean herensuge baten aurka borrokatzen ari den San Jurgi santuaren irudia zuen armarri bat jartzea agindu zuen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]