Errusiar-turkiar Gerra (1828-1829)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Errusiar-turkiar Gerra
Anapabattle.jpg
1829ko maiatzaren 26ko itsas-borroka. Mercury itsasontzia bi itsasontzi turkiarren aurka. Margolana Nikolái Krasovskirena da.
Data 18281829
Lekua Asia Txikia
Emaitza Errusiar Inperioaren garaipena.
Gudulariak
Flag of Russia.svg Errusiar Inperioa Late Ottoman Flag 1844-1922.png Otomandar Inperioa
Indarra
92.000 soldadu 150.000 soldadu

Errusiar-turkiar Gerra 1828tik 1829ra Errusiar Inperioa eta Otomandar Inperioa arteko gerra izan zen. Gatazkaren lehen arrazoia Greziako independentzia gerra izan zen. Gerra errusiarrek irabazi zuten. Une horretan otomandarren maldan beherako prozesua hasi zen.

Gatazka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1828tik 1829ra luzatu zen gerra hau. Aurrez aurre Otomandar Inperioa eta Errusiar Inperioa jarri ziren gatazka honetan. Gatazkaren jatorria Greziako Independentzia Gerran (1821-1832) egon zen. Greziarrei errusiarrek lagundu zieten (baita ere Frantzia eta Erresuma Batua) eta horrek sultan otomandarraren haserrea eragin zuen, batez ere Navarinoko gudua; sultanak Akkermango hitzarmena (1826) puskatu zuen eta Dardaneloak itxi zituen.

Gerran errusiarrek garaipen handiak lortu zituzten Kaukason eta Balkanetan. Gerra bukatzeko Hadrianopolisen Ituna sinatu zuten. Otomandar Inperioaren maldan behera markatu zen itun honekin; inperio horrek bere zabalera nagusia 1683an lortu zuen, Vienari setioa jarri ziotenean.[1]

Itunaren klausulak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nagusia: otomandarrek Greziaren independentzia onartzen zuten nahiz eta baldintza batzuk jarri eta ez lurralde osoan.[2]
  • Otomandar Inperioak Errusiarren eskuetan lurralde desberdinak uzten zituen: Danubioko itsasadarraren uharteak, Itsaso Beltzaren Kaukaso aldeko itsas ertzea eta Dardaneloak itsasartea erabiltzeko eskubidea onartu zuten.
  • Otomandarrek Errusiaren suberania Georgian onartzen zuten.
  • Gainera errusiarren ikuskatze eskubidea hiru autonomietan onartzen zuten: Serbian, Moldaviako Printzerrian (egungo Errumanian)[3] eta Valakiako Printzerrian. Horrela, esaten zen, autonomia horien joritasun eta "merkataritza askatasuna" bermatzen zen.

Itsasarteen arazoa, bestetik, Unkiar Skelessiren Itunarekin konpodu zen, lau urte geroago sinatuta, 1833ko uztailaren 8an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]