Errusiar Antzokia (Tallinn)
Errusiar Antzokia (Tallinn) | |
---|---|
Kokapena | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1948 |
Webgune ofiziala | |
Tallinngo Errusiar Antzokia (estonieraz: Vene Teater) Estoniako Tallinn hiriko antzoki bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1948ko abenduaren 15ean sortu zen, SESBeko Ministroen Kontseiluko Arteen Batzordearen aginduz. Izen zaharra Estoniako Sobietar Errepublika Sozialistako Estatu Antzerki Dramatiko Errusiarra da. Emanaldiak errusieraz ematen ziren herrialdeko antzerki profesional bakarra zen. Antzeztaldearen oinarria GITISeko (orain RATI) graduatuek osatzen zuten, Vladimir Belokourov irakaslearen agindupean. Antzokia Leon Feinstein film ekoizleak 1926an Tallinngo Askatasunaren Plazan eraikitako "Gloria Palace" zinemaren eraikin zaharrean ezarri zen, Frīdrihs Kārlis Skujiņš (1880-1957) arkitektoaren proiektuaren arabera.[1] Bi ikuskizun areto ditu 620 eta 100 ikusleentzako, hurrenez hurren.