Errusiar Balletak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Léon Bakst: Suzko txoria, dantzaria, 1910.

Errusiar Balletak (errusieraz Русский балет Дягилева, frantsesez Ballets Russes) 1907an Sergei Diagilev errusiar enpresaburuak sortutako ballet konpainia bat izan zen, Marius Petipa koreografo handiak zuzendutako Ballet Inperialeko San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko kiderik hoberenekin. 1909tik aurrera, konpainiak bere nazioarteko birak hasten ditu, eta 1911n Ballet Inperialetatik banatzen da. Konpainia independente bihurtzen da, egoitza lehenik Parisko Théâtre Morgadorren izan zuena eta, jarraian, Monte-Carlo, Paris eta Londresen.

Miresmen handia sortu zuen Mendebaldeko Europan, garai hartan Frantzian egiten zen balletarekin alderatuta, errusiar eskolaren bizitasun handiari esker. XX. mendeko ballet konpainiarik eragintsuena bihurtu zen, eta bere eragina, modu batera edo bestera, egundaino mantentzen da, bere izpiritua, aurrerago, Cuevaseko markesaren balletetan mantenduz.

Errusiar Balleten historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiar Balleten lehen denboraldia Théâtre du Châteleten izan zen, 1909ko maiatzak 18 eta ekainak 18 artean. Urtero, gutxi gora-behera antzeko datetan, konpainia Parisera itzuli zen, hasieran Théâtre du Châteletera eta, jarraian, beste antzoki batzuetara.

1911tik aurrera, konpainiak Erroman, Vienan, Genevako Grand Théâtrean, Bartzelonan, Madrilen eta Valentzian ere ematen ditu erakustaldiak. Era berean 1913tik aurrera Hegoamerikan, 1915etik aurrera AEBetan, Lehen Mundu Gerraren ondoren Belgikan dantza egiten dute 1922 eta 1928 bitartean, Lausanan eta Bernan 1923an, Herbehereetan 1924an. Konpainiaren azken ekitaldia Vichyn izan zen 1929ko abuztuak 4an.

  • 1909 • Paris.
  • 1910 • Bruselas – Paris.
  • 1911 • Paris – Londres – Monte-Carlo – Erroma.
  • 1912 • Berlin – Budapest – Londres – Paris – Viena.
  • 1913 • Hegoamerika – Londres – Lyon – Monte-Carlo – Paris – Viena.
  • 1914 • Londres – Paris.
  • 1915 • Estatu Batuak – Geneva – Italia.
  • 1916 • Estatu Batuak.
  • 1917 • Hegoamerika – Bartzelona – Estatu Batuak – Paris – Erroma.
  • 1918 • Barcelona – Madrid – Valencia Teatro Principal (Valentzia): apirilak 25, 27, 28 eta 30
  • 1919 • Londres – Paris.
  • 1920 • Paris – Erroma.
  • 1921 • Geneva – Lyon – Paris – Erroma.
  • 1922 • Amberes – Bruselas – Geneva – Ostende – Paris – Viena.
  • 1923 • Amberes – Berna – Genevaa – Lausana – Monte-Carlo – Paris.
  • 1924 • Amsterdam – Haga – Monte-Carlo – Paris – Rotterdam.
  • 1925 • Bartzelona – Paris.
  • 1926 • Londres – Monte-Carlo – Paris – Viena.
  • 1927 • Londres – Monte-Carlo – Paris.
  • 1928 • Bruselas – Paris.
  • 1929 • Londres – Paris – Vichy.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]