Errusiar formalismoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Viktor Xklovski (1893–1984), errusiar formalismoaren gurasotzat hartua

Errusiako literatura-kritikaren eskola, XX. mendekoa zena. Bi talderen eraginez sortu zen: Opoyaz delakoa, 1916an San Petersburgon sortua, Viktor Xklovskiren gidaritzapean; eta Moskuko Zirkulu Linguistikoa, 1915an sortua. Bi taldeek erabili zituzten Ferdinand de Saussureren hizkuntzalaritzaren teknikak. Taldeak lotura handia zuen errusiar futuristekin, eta kritika soziologikoaren kontrakoa zen eskola hau. Formalismoak testuaren autonomia eta literaturak duen hizkuntzaren erabilera besteak ez bezalakoa izatea azpimarratzen zuen; kritika objektiboa eta zientifikoa egitea zuen helburu. Formalistek literaturak, poesiak bereziki, hizkuntza arrunta arrotz bihurtzeko duen gaitasuna aztertzen zuten; hala, edukiaren gainetik, formaren eta teknikaren garrantzia azpimarratu zuten. Kritikari marxistak formalismoaren arerio izan baziren ere, eragina izan zuen kritika hark Sobietar Batasun ohian 1929a arte, urte hartan kondenatu baitzuten bere lanetan ikuspuntu politikorik ez zuelako erabiltzen. Gero, Roman Jakobson hizkuntzalariaren lanari esker batez ere, eragin handia izan zuen Mendebaldean, Estatu Batuetako New Criticism delako mugimenduan batez ere; zenbaitetan formalismo ere deitu izan zaio joera horri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]