Esapide
Esapidea, gramatikan, berezko zentzudun unitate lexiko gisa funtzionatzen duen bi edo hitz gehiagoko talde egonkorra da, euren osagaien zentzuen bateratzetik ez datorrena. Hainbat mota dago, euren funtzionamendu gramatikalaren arabera:
- Izenondo lokuzioa. Izenondo bezala funtzionatzen duena: Tenplu bat bezalako egia.
- Adberbio lokuzioa. Adberbio bezala funtzionatzen duena: Bat-batean agertu zen.
- Juntagailu lokuzioa. Juntagailu bezala funtzionatzen duena: ...eginda ere...
- Lokuzio determinatiboa. Izenondo determinatibo bezala funtzionatzen duena: zigarrotxoren bat edo beste.
- Interjekzio lokuzioa. Interjekzio baten baliokide dena: Jainko maitea!
- Lokuzio nominala. Izen (gramatika)aren baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: Idi begia (leiho borobila).
- Preposizio lokuzioa. Preposizio bezala funtzionatzen duena: ...ren ondoan.
- Izenorde lokuzioa. Izenorde baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: bat edo beste...
- Aditz lokuzioa. Aditz baten baliokide dena eta hala funtzionatzen duena: kasu egin, parte hartu...