Escaladieuko abadia
| Escaladieuko abadia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Frantziaren banaketa administratiboa | metropolitar Frantzia |
| Eskualdea | |
| Departamendua | |
| Barruti | Banhèras de Bigòrra barrutia |
| Kantonamendu | canton of Lannemezan |
| Frantziako udalerri | Bonnemazon |
| Koordenatuak | 43°06′36″N 0°15′25″E / 43.11°N 0.2569°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | XII. mendea |
| Suntsipena | 1790 |
| Ondarea | |
| Mérimée ID | PA00095350 |
| Webgune ofiziala | |
Escaladieuko abadia (frantsesez: abbaye de l'Escaladieu) egungo Bonnemazonen dagoen zistertar monasterioa izan zen. Escaladieu izena okzitanierazko Escala a Diu esalditik dator, hau era berean latinezko Scala Dei esalditik, euskaraz «Jaungoikoarenganako eskailera» esan nahi duena.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1130 inguruan, Morimondeko abadiako monje zistertar talde batek, Bigorrako kondeak babestuta, Campan goi-haranean ezarri ziren, La Mongietik gertu, Tourmaleteko lepoaren magaletan.
Gendule II.ak lursail bat eskualdatu zion Fortun Vicekoari Cabadourren -gaur egun Campan haranean-, eta Fortunek, Petri Marsangoa bizkondearen, Beatriz II.a Bigorrakoa kondesaren eta Gilen Tarbeko artzapezpikuaren laguntzarekin, Morimondeko abadiari eman zion 1136an. Bere abadeak, Vaucherrek, zistertar ordenako abadia bat eraikiarazi zuen leku horretan.[2][3]
Klima gogorra zenez, monjeek eta beren abadeak lur onberagoak bilatu zituzten. 1142an, Bigorrako kondeen Mauvezingo gaztelutik gertu ezarri ziren, Arros ibaiak Luz ibaiadarrarekin bat egiten duen tokian, Somporteko Santa Katalinan Azenarius prioreak lagatako lurretan. Han sortu zuten Escaladieuko abadia, eta Bernard de la Barthe izan zuten lehen abadea. Beatriz Bigorrakoa kondesak eta Petri senarrak, Marsango bizkondeak, emandako laguntzagatik hazi zen, batez ere. Abadia Donejakue bideko tarte batean zegoen, eta monjeek erromesei harrera egiteko ostatu bat eraikitzea erabaki zuten.
1142 eta 1172 artean, abadiak zazpi monasterio zistertar fundatu zituen Pirinioz beste aldean: Niencebas-Fitero (1140),[4] Monsalud (1141), Sacramenia (1142), Veruela (1146), Oliba (1150) eta Bujedo (1172). Garai hartan, gainera, beste bi sortu zituen Gaskoinian: Bouillas (1150) eta Flaran (1151).[5] Nafar filial horietatik beste lau monasterio sortu edo afiliatu ziren, hala nola Leire beneditarra (1268) eta Martzilla zistertarra (1407), Olibako abadea bisitatzeko eskubidea izan zutenak. Jarduera hori dela eta, Tulebrasen kasuan ere parte hartu zutenari gehituta, esan daiteke Escaledieu nafar zistertar ia osoaren abadia-ama dela, eta Erdi Aro osoan bere filial zuzenen gobernuan esku hartu zuela urteko bisita-eskubidearen bidez.
XII. eta XIV. mendeen artean, abadiak Bigorrako kondeen hilobia hartu zuen bere hormen artean. Petronila Bigorrakoa kondesa bertan hil zen 1251. urtean.
Abadiaren botereak mendeetan zehar iraun zuen eta inbidia handia piztu zuen, batez ere XVI. mendearen bigarren erdialdean garatutako erlijio-gerretako liskarretan. Montgomeryko kondearen tropa higanoteek hiru aldiz setiatu zuten abadia, eta absidea, ataripea (edo nartexa) eta eraikuntza laikoak suntsituta geratu ziren. XVII. mendean, monjeen eraikineko lehen solairua simetria oso klasikoan berreraiki zuten. Logelaren ordez, iztukuz apaindutako gelak jarri ziren.[6]
Abadia ondasun nazional bezala saldu zitzaien 1793an Amand, Dubernet eta Nairac jaunei, eta une horretan ehiza-barruti bihurtu zen.
Monumentu historiko gisa sailkatua dago Frantziako Kultura Ministerioaren 1938 eta 1939ko dekretuen arabera..[7]
1986ra arte esku pribatuetan egon zen, jabetza «Rencontres de l'Escaladieu» elkarteak bereganatu zuen arte, eta elkarte horrek agindu zuen lehen zaharberritze-lanak egiteko. Abadia 1997an erosi zuen Pirinio Garaietako Kontseilu Nagusiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cénac-Moncaut 1856, 69 orr. .
- ↑ Cénac-Moncaut 1856, 70 orr. .
- ↑ d'Avezac de Castera-Macaya 1823, 217-218 orr. .
- ↑ Fortún Pérez de Ciriza 2006, 50-61 orr. .
- ↑ Henneresse-Renaud & Gaud 2008, 53 orr. .
- ↑ Henneresse-Renaud & Gaud 2008, 54 orr. .
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Abbaye de l'Escaladieu. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cénac-Moncaut, Justin Édouard. (1856). Voyage archéologique et historique dans l'ancien comté de Bigorre. .
- d'Avezac de Castera-Macaya, Marie-Armand. (1823). Essais historiques sur le Bigorre: accompagnés de remarques critiques, de pièces justificatives, de notices chronologiques et généalogiques. 2 J.M. Dossun.
- Henneresse-Renaud, Florencia; Gaud, Henri. (2008). Les plus belles abbayes de France. Lonely Planet ISBN 978-28-4768-1581..
- Fortún Pérez de Ciriza, Luis Javier. (2006). El Monasterio de la Oliva : del Císter a la Trapa, de la fundación a la restauración : 75 años de vida monástica. Monte Carmelo, 35-114 or. ISBN 978-84-8353-018-4. OCLC .433562739.
