Escudella

Wikipedia, Entziklopedia askea
Escudella
zopa eta janari
Osagaiakharagi-bola, Apiuma, Aza eta azenarioa
Historia
JatorriaEspainia

Escudella Kataluniako salda tipikoa da. Mota askotako haragia (“carn d’olla” edo eltzeko haragia), txitxirioak, patatak eta aza irakitean sortutako salda da. Tipula, porrua, apioa, azenarioa eta baratxuri-ale bat edo bi gehitu ohi zaizkio saldari. Plater beroa denez, neguan kontsumitu ohi da. Zapore bizi eta gazia du, osagaien aniztasunak baldintzatua. Ez du errezeta zehatzik, plater tradizionala izanik  familia bakoitzak bere erara prestatzen baitu.

Osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eltzeko haragia (“Carn d’olla” ), odolki beltza eta zuria, haragi-bola (“pilota” katalanaz), txahalkia, arkumea, oilo edo oilasko bularra, txerri belarria eta urdaia izaten ditu. Eltzeko haragia barazkiekin eta saldarekin batera zerbitzatzen da edo dena bereizita.

“Pilota” eltzeko haragiaren oso zati berezia da, haragi txikitua arrautzarekin, baratxuriarekin, perrexilarekin, piperbeltzarekin eta gatzarekin nahastuta saldarekin egosten da, ondoren , albondiga handi eta obalatua osatzeko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Escudella eta carn d’olla Europako zopa dokumentatuetan platerik zaharrena da. XIV. mendean, katalan guztiek egunero jaten zuten platera zen. Nekazari-familietan uztaren hondakinak eta despentsatik jasotzen zituzten beste elikagai batzuen eltzekoan du jatorria. Osagai zehatzak norbanako ekonomiaren eta sasoi bakoitzean baratzean zuenaren araberakoak ziren, alegia.

Eltzeko haragia sobratzen bazen, zartaginetik pasatzen zen, edo hotz zerbitzatzen zen. Leku batzuetan, patatekin eta haragiarekin zerbitza zitekeen. Patata gehitzearena nahiko berria da, osagai hori ez baitzen sartu Amerikarekin harremanetan jarri eta mende bat edo bi pasa arte.

Gabonetako escudella[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plater honen aldaera bat Eguberri eguneko bazkariaren ohiko lehen platera da. “Galet” izeneko orea gehitzen zaio saldari. Galet horietaz gain, hona hemen beste osagaiak: “pilota”, lau haragi mota: txerrikia, txahalkia, arkumea eta oilaskoa eta zazpi barazki mota: txitxirioak edo babarrunak, patatak, arbia, azenarioa, apioa, aza berdea eta txiribia. Errezetan lau haragi horiei erreferentzia egiteko lau ebanjelistak aipatzen dira eta zazpi sakramentuak barazkiei dagokienez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]