Esekidura (ibilgailuak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Auto baten esekidura sistemak.

Esekidura terminoak biltzen ditu gurpilen eta xasisaren arteko lotura bermatzen duten elementuak eta bi horien arteko mugimendu erlatiboa baimentzen du. Hortaz, esekidura osatuta dago malgukiz, indargetzailez eta elementu estrukturalen bitartez. Batetik, malgukiak murrizten ditu errepideetako irregulartasunak; bestetik, malgukiak sortzen dituen oszilazioak indargetzailez xahutzen dira energia zinetikoa energia termiko bihurtuz. Gainera, elementu estrukturalek malgukiak eta indargetzaileak akzionatzen dituzte eta gurpilen mugimendua gidatzen dute.

Esekidurak kontrako diren bi helburu ditu: autoaren egonkortasuna eta bidaiarien erosotasuna mantentzea.

Esekidura motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema ezberdinak daude, erabilitako elementuen eta horien muntaiaren araberakoak. Sistema bakoitzak portaera ezberdinak ditu, badaude erosotasuna eskaintzen dutenak eta egonkortasun handia eskaintzen dutenak ere.

Esekidura zurrunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balezten bidezko esekidura zurruna.

Ardatz zurrun baten bidez lotzen dira gurpilak. Ondorioz, gurpil baten agertzen diren bibrazioak[1] ardatzeko beste aldera transmititzen dira. Kasu horietan, gurpil bakoitzaren mugimendua ez dago karrozeriaren mende, beste gurpilaren mende baizik. Beraz, gurpilaren funtzionamendua isolatuta dago karrozeriaren inklinazioagatik, egonkortasuna hobetzen du. Bestetik, ardatz zurrunaren ondorioz, esekitutako masaren handitzeak xasisera transmititutako magnitudeak handitzen ditu. Abantaila nagusia esekiduraren diseinu sinplea da, prezio baxuagoak izanik. Hori dela eta, oso erabiliak dira garraio pisutsuetan.

Esekidura semizurrunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esekidura zurrunaren antzekoa da, baina kasu honetan, bibrazioak era partzialean transmititzen dira beste aldera. Nahiz eta guztiz zurruna ez izan, ez da independentea ere.

Esekidura semizurrunaren sistema ezagun bat ardatz tortsionala da. Horiek, "U" edo "H" formako ardatz batez daude osatuta. Kasu horietan, gurpilak bi barren bidez daude lotuta eta barra horiek langet baten bidez. Ondorioz, astinaldi ez-simetrikotan langeta bihurtzen da eta egonkortasuna bermatzen du. Esekidura semizurrunak kostu baxua du, gainera leku gutxi okupatzen du eta ez da pisutsua. Hori dela eta, oso erabilia da gama erdi eta baxuko autoetan.

Esekidura independenteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auto baten esekidura independentea.

Esekidura independentea gero eta gehiago erabiltzen den sistema da. Gaur egun, norabidea zehazten duten gurpiletan, orokorrean aurreko gurpiletan, erabiltzen den sistema bakarra da eta. Sistema horiek ez dute bibrazioak ardatzeko beste aldera transmititzen. Gainera, sistema horren abaintala nagusia esekitutako masaren murrizpena da, ondorioz, xasisera transmititutako magnitudeak txikiagoak dira. Ondorioz, egonkortasun eta erosotasun handiagoa eskaintzen du.

Mota askotako ereduak daude, nagusiak hurrengokoak dira:

  • Ardatz oszilatzailedun esekidura
  • McPherson esekidura
  • Deformagarria den paralelogramo esekidura
  • Multibeso esekidura (multilink)

Aurreko eta atzeko ardatzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, orokorrean automobilen norabidea aurreko gurpilen mende dago. Ondorioz, automobil gehienetan aurreko ardatzen esekidura independentea da, biratzerakoan gurpilek kontaktu hobeagoa egin behar dutelako lurrarekin. Erabilitako esekidura independente eredu nagusiak dira McPherson esekidura eta horren aldaerak. Bestetik, gama altuko autoetan trapezio bikoitzeko esekidura erabiltzen da, egonkortasun handiagoa eskaintzen dute prezio altuago baten truke.

Atzeko ardatzari dagokionez, normalean gurpilek norabide finkoa dute. Ondorioz, aukera merkeagoak erabiltzen dira, gehien bat gama erdi eta baxuko autoetan. Hau da, horiek erabiltzen dituzten esekidurak atzeko gurpilen artean mendekotasuna dute. Baina sistema merkeak izateaz gain eraginkorrak dira.

Bestetik, gama altuko autoetan atzeko ardatzek esekidura independenteak dituzte, gehien bat McPherson esekidura eta horren deribatuak. Ondorioz, egonkortasun eta erosotasun altuagoak eskaintzen dituzte. Bestalde, esekidura horietan zaila da errodadura-geometria zehazki mantentzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gastelaniaz) Sistemas de suspensión.
  2. (Gastelaniaz) Información sobre las funciones de la suspensión en Autos y Motores.