Edukira joan

Esgrafiatua (zeramika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maiolika platera, fruta-saskiarekin. Pintatua eta esgrafiatua ertzean. Harlingen, XVII. mendearen bigarren erdia; diametroa: 35,5 cm.
Peonien motibo esgrafiatuak dituen Buncheong estiloko botila, Joseon aldia, Korea, XVI. mendea (Brooklyngo Museoa).

Esgrafiatua, buztingintzan, grabatuen bidezko dekorazio teknika bat da. Puntzoi batekin lerroak, motiboak edo formak marraztean datza, eta lodiera aldakorreko ebakiekin marratzen du buztina, pasta edo zeramikazko materia, pasta oraindik samur dagoenean (larru-trinkotasuna duenean)[1] edo azala marruskatuz lehortu edo egosi ondoren.

Zeramika hiztegiak honeal definitzen du laburki: "Engobe-geruza batean azpiko pastaren kolorea azalerarazi arte harraskatuz egindako dekorazioa."[2]

Arkitekturan erabili ohi den teknika da batez ere, eta hortik hartu da hitza. Azala kolore edo bestelako pigmentu batez estali ondoren, ezten edo beste tresna batez, azalean ebaki ez oso sakonak egiten dira, marrak edo eremu batzuk marraztuz. helburua da pinturaren artean, egindako marretan edo perfiletan, buztinaren kolorea egararaztea Esan behar da grabatua, esgrafiatua eta inzisioa batzuetan nahastu egiten direla.

Apaindu nahi den objektu edo hormaren azaleko geruzan ebakiak egiten dira puntzoi baten bidez, aurrez zehaztutako dekorazio-programa bati jarraituz, aipatu bezala, beheko geruza agerian utziz. Esgrafiatua, beraz, zeramiketan, beiran edo hormetako luzituetan erabil zitekeen.[3]

Teknika honen beste aplikazio bat, "inzisioaren teknikatik" hurbilago dagoena, esmaltatu aurretik egiten denean, "estalkipeko esgrafiatua" deritza.[4]

Horren osagarri, Afrikako buztingintza-tradizio zahar eta ikusgarrienetako batzuetan ere erabiltzen da esgrafiatua, hala nola Rifeko buztin-ontzien ekoizpenean.[5][6]

Estilo zehatzetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X. mendetik aurrera, zeramika islamiarrak teknika hau erabiltzen du, bereziki Iranen.

Samanidar dinastia, IX. mendea- X. mende hasiera. New Yorkeko MET.

Korean, batez ere Joseon aldiko lehen bi mendeetan (1392-1910)

Italian, XIV. eta XV. mendeetan, esgrafiatuaren antzeko sgraffio su ingobbio izeneko prozedura bat erabiltzen zen: buztinezko pitxer gris ertain bat engobe argi batekin estaltzen zen, eta, ondoren, motibo bat marrazten zen ebakiak eginez; horrela, hondo argiaren gainean buztinaren kolo0rea nabarmentzen zen. Ondoren, pieza egosi egiten zen, gres bat lortzeko. Emaitza esmalte batekin estaltzen zen eta labean sartzen zen berriro.[7]

Iberiar Penintsulan esgrafiatua kultura musulmanaren garai ikusgarrienetako batera iritsi zen XII. mendetik aitzina; "zeramika berdea eta manganesoa" izeneko estiloan, loza apainduan eta almorabide artearen buztinezko obran hainbat adibide daude.[8][9]

Malagako Alcazaban aurkitutako zeramika margotua eta esgrafiatua. XII-XIV. mendeak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «103 larru-trinkotasun» Zeramika Hiztegia (Eusko Jaurlaritza): 25..
  2. «140. Esgrafiatu» Zeramika Hiztegia (Eusko Jaurlaritza): 29..
  3. «Cultura material medieval - La Cerámica - Cerámica Islámica - Esgrafiado - Región de Murcia Digital» www.regmurcia.com (kontsulta data: 2025-11-14).
  4. Caro Bellido, Antonio (2008). Diccionario de términos cerámicos y de alfarería. Cádiz: Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9.
  5. Rüdiger Vossen La alfarería femenina del Rif y de Marruecos desde el punto de vista etnoarqueológico, pp. 75 y ss.
  6. Yepes Sanchidrian, María Victoria. Mujeres alfareras: algunos aspectos de la alfarería femenina en España. Revista de Etnología y tradiciones populares (tomo II); edita: Inst. Fernando el Católico nº 1115; Zaragoza, 1988; p.470; ISBN 84-00067-827
  7. Bulletin mensuel de l'Académie des sciences et lettres de Montpellier, 52, 2021, 33-36. or.
  8. Gilés, Fran J. (2017ko apirilaren 21). «La cerámica esgrafiada. Pequeñas maravillas de nuestro pasado andalusí» El cuaderno del Beagle (kontsulta data: 2025-11-14).
  9. Crespo Pascual, Almudena. (2001). «Cerámica esgrafiada. Estado de la cuestión» Anales de Arqueología Cordobesa 12, 353-370 (2001) ISSN 1130-9741. (kontsulta data: 2025-11-14).
  •  Caro Bellido, Antonio (2008). Diccionario de términos cerámicos y de alfarería. Cádiz: Agrija Ediciones. ISBN 84-96191-07-9
  •  Carmen Padilla Montoya, Equipo Staff, Paloma Cabrera Bonet, Ruth Maicas Ramos (2002). Diccionario de materiales cerámicos. Madrid: Subdirección General de Museos. Ministerio de Educación, Cultura y Deporte. Secretaría General Técnica. Centro de Publicaciones. ISBN 84-36936-388
  • Seseña, Natacha (1997). Cacharrería popular. Madrid: Alianza Editorial. ISBN 84-206-4255-X

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]