Eskaintza eta eskaria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Urdinez, eskaria kurba (D) eta gorriz eskaintza kurba (S) agertzen da. Eskaintza eta eskaria berdintzen direnean izango da merkatu-oreka: oreka prezioa 25 izango da eta guztira 75 unitate saldu eta erosiko dira.

Ekonomian, eskaintza eta eskaria eredu ekonomiko bat da, konkurrentzia perfektoko merkatu batean prezio edo salneurri ezberdinetarako ondasun baten eskaintza eta eskaria berdindu eta horrela, oreka egoera batean, guztira saldu eta erositako kopurua eta salneurria ematen dituena. Ondasun bakar bati buruzko eredua da eta beraz oreka partziala ematen du, ekonomia osorako bilatzen den oreka orokorrean ez bezala. Aldi berean, eredu mikroekonomiko bat da, kontsumitzaile eta ekoizle banakoen erabakietan oinarritzen den eredua delako. Eredu hau Alfred Marshall ekonomialariak planteatu zuen bere osotasunean lehen aldiz XIX. mendearen bukaeran. Aurretik, merkatuan eskaintza eta eskaria berdindu egiten zirela ezarri zuten beste ekonomialari zenbait ere izan ziren, Jean-Baptiste Say esaterako Sayren legea izenekoaren bitartez.

Oinarrizko formulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modeloaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskaria eta eskaintzaren jatorria, Alfred Marshall-i esleitzen zaion arren, kontzeptu honen oinarria lehenagokoa da. Izan ere, “eskari eta eskaintza” adierazpena, James Steuart Denhamen-ek erabili baitzuen bere “Estudio de los principios de la economía política ” obran, 1767.urtean argitaratu zena. Ondoren ordea, Adam Smith-ek erabili zuen, 1776. urtean “La riqueza de las naciones” obran.

Smith-en obraren arabera, eskaria erlatiboki finkoa izango da epe motz eta ertainean (pertsonen arabera beti ere), eta horren ondorioz, eskaintzak finkatuko du, prezioak igo edo jaistea. Horrez gain esan beharra dago, teoria hauek argitaratu zirenean, enpresa gehienak txikiak zirela eta lehia askea zegoela. Honek merkatuko prezioak ahalik eta gehien jaistera eramaten zuen, ia produkzioko kostuetara iritsi arte.

XIX. mendearen azken urtetan, “Penstamendu Marginala”-ren eskola sortu zen, Stanley Jevons, Carl Menger eta Léon Walras-ek bultzatuta. Teoria honen ideia nagusia, prezioa eskariaren baitan finkatzen zela zen, alegia, kontsumitzaileek produktu horregatik jasotzen zuten onuran oinarriturik ezartzen ziren prezioak, produkzio-kostea edozein zelarik. Teoria hau aldaketa izugarria izan zen, Adam Smith-en ideiekin alderatuz.

Beranduago, modelo hau Alfred Marshall-ek kritikatu egin zuen, bere “Principios de la economía” liburuan. Marshall-ek teoria marginalistak berreskuratu zituen, “Marshall-en guraizeak” izeneko metaforarekin.

2. go diagrama (tijeras de marshall)

XIX. mendearen bukaeratik aurrera, eskaria eta eskaintzaren teoria hau horrela mantendu da. Ondorengo azterketetan, egoerak errealagoak egokitu dituzte modelora,  transakzio kostuak adibidez.

Oinarrizko teoria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eredu honen arabera, merkatu librean, prezioaren araberakoak izango dira ekoizleek eskaintzen dituzten eta kontsumitzaileek eskatzen dituzten ondasunak. Eskaintzaren legea-ren arabera, eskaintza beti prezioarekiko proportzionala izango da, hau da, prezioa handitzen doan heinean, ondasun horretako unitate gehiago eskainiko dira. Bestalde, eskariaren legea-ren arabera, eskaria ez da prezioarekiko proportzional izango, prezioa handitzen doan heinean, kontsumitzaileek egindako eskaria txikiagoa izango da. Beraz eskaria eta eskaintzak, ondasunen prezioan eragin zuzena izango du.

Oinarrizko teoria

Teoria honen arabera, lehia perfektu bat dagoela kontuan hartuz, eskaria eta eskaintza elkartzen direnean kokatuko da prezioa. Ondasun baten prezioa oso baxua bada, kontsumitzaileen eskaria handitu egingo da, gabezia egoera batera helduz. Horregatik, kontsumitzaileak ondasun hau eskuratzeko, gehiago ordaintzeko prest egon dira. Ekoizleek modu honetara, prezioak igoko dituzte, kontsumitzaileek gehienez ere ordaintzeko prest dauden preziora. Prozesu guzti honen ondorioz, ekoiztutako ondasun guztiak salduko direla ziurtatzen da.

Eskaintzaren kurba

Aipatu bezala, lehia merkatu batean eta ondasun baten prezioaren gehikuntzaren ondorioz, ondasun horren eskaintza handitu egingo da, alegia, ekoizleek, produktu eta zerbitzu gehiago ekoiztuko dituzte. Honi “eskaintzaren legea” deitzen zaio.

Guzti hori modu grafiko batean azalduta, eskaintzaren kurba ikus daiteke. Kurba horren maldak, prezioaren gehikuntza edo gutxikuntza baten aurrean, ondasunaren eskaintzan duen eragina,  igoera edo jaitsiera, erakusten du. Eskaintzaren elastikotasuna deitzen zaio, prezioaren aldakuntza maila honi.  Elastikotasuna erabat zurruna bada (lerro erabat bertikala), prezioen aldaketak ez du produkzioan eraginik izango, bestalde kurba guztiz elastikoa bada, (lerro erabat horizontala), produkzioan ematen diren aldaketak, prezioan ematen direnak baino handiagoak izango dira. Elastikotasunean eragina duten faktoreak honakoak izan daitezke, ondasunak eskuratzeko erraztasunak, produkzio prozesuko konplexutasuna eta biltegian dauden ondasun kopurua, besteak beste.

Eskaintza prezioarekiko proportzionala denez, eskaintzaren kurba gorakorra izan ohi da. Hala ere, esan beharra dago, errendimendu beherakorretako legeari dagokionez, eskaintza-kurbaren malda beherakorra ere izan daitekeela. Honen adibide izango da adibidez, lan-merkatuaren kurba.  Izan ere, langile baten soldata handitzen bada, lan-ordu gehiago egiteko prest egongo da, bere lan-orduen lan utilitatea handitu egiten baita.

Eskariaren kurba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskari-kurba, kontsumitzaileek eskatzen duten ondasun kantitatearen eta hauek ordaintzeko prest dauden prezioaren arteko erlazioak mugatzen du, gainontzeko faktore guztiak berdin mantentzen direla kontuan hartuta. Orokorrean, eskari-kurbaren malda beherakorra da, prezioak gorantz egiten duen heinean, kontsumitzaileek gutxiago erosteko prest egongo dira. Honi “eskariaren legea” deitzen zaio.

Eskariaren kurba determinatzen duten faktoreen artean, ondasunen prezioa, errenta maila, gustu pertsonalak, ondasun

ordezkagarrien prezioak eta ondasun osagarrien prezioak aurki ditzakegu.

Eskariaren malda eta kurbaren formak eskariaren prezioaren elastikotasuna adierazten du. Eskari inelastikoak (lerro erabat bertikala), eskariaren aldaketak prezioaren aldaketak baino txikiagoak direla adierazten du eta aldiz, eskari elastikoak (lerro erabat horizontala), eskariaren aldaketak, prezioarenak baino handiagoak direnean. Adibidez, lehia perfektuko merkatu batean, enpresa batek bere ondasun baten prezioak igotzen dituenean, posible da, kontsumitzailea prest ez egotea prezio hori ez ordaintzeko eta beraz, enpresak bere salmenta guztiak galduko lituzke.

Lehen esan bezala, orokorrean, eskariaren kurba beherakorra da, baina badaude zenbait adibide kurba gorakorra bilakatzen duena.

Eskariaren eta eskatutako kantitatearen aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Merkatuko ondasunaren prezioa eskaintza (prezio jakin batean ekoizteko prest dagoena) eta eskariaren (prezio jakin batean erosi nahi duena) araberakoa da. Grafiko honek eskaria D1-etik D2-ra arteko igoera erakusten digu, prezio eta kantitatearen igoeraren ekoizpen erlatiboa emanaz.

Jendeak ondasun bat desiratzen duenean, prezio guztietan emandako kantitatean igoera bat emango da. Honek eskarian igoera eman dela esan nahi du. Igoera hau, grafikoan eskuineko kurbarekin azaltzen digu, prezioaren puntu bakoitzean, kantitate handiagoa eskatzen baita.

Eskariaren igoera honek, hasierako D1 kurba hori D2 kurba berrira mugitzea dakar. Honek oreka-prezioa igotzen du P1etik P2ra. Horrela, oreka-kantitatea lerrokatzen da Q1etik Q2ra. Alderantziz, eskariak behera egitean, aurkakoa gertatzen da, kurba D2tik D1era aldatzen da. Eskaria kontsumitzaileak desiratzen du, eskariaren igoerak prezioen igoera dakar. Adibidea:  izozkiaren eskariak egun normal batean 40 unitatekoa izan daiteke, baina egun bero batean izozkien eskariak 100 unitatekoa izango da, izan ere beroaren ondorioz jende gehiago egongo baita izozkia kontsumituko duena, nahiz eta honen prezioan aldaketarik eman ez. Baina izozkiaren eskarian igoera ematean, ohikoa izan daiteke prezioak ere gora egitea.

Eskatutako kantitatea prezio jakin batean kontsumitzeko prest dagoenari egiten dio erreferentzia. Adibidez: 30 dolar badituzu eta izozkiak 15 dolar balio badu, eskatutako kantitatea prezio horrekiko bi izozkiena izango da, baina izozkiaren prezioa 10 dolarretara jaisten bada, oraingoan eskatutako kantitatean igoera bat emango da, hiru izozki kontsumitzeko aukera emanaz (lehen baino bat gehiago): eskatutako kantitatea handitu egin da prezioa jaitsi egin delako.

Laburbilduz: eskaria jaisten bada, prezioak jaisten dira eta ondorioz, eskatutako kantitatea handitu egingo da. Alderantziz, eskaria handitzen bada, prezioak igoko dira eta eskatutako kantitatea jaitsiko da.

Adibidea: eskaria eta eskaintza 6 pertsonen ekonomian

Eskaria eta eskaintzaren eredua merkatuan elkar eragiten duten pertsonen arabera ikertu daiteke. Jo dezagun sei pertsona hauen ekonomia:

- Alicia prest dago 10 euro logela bategatik ordaintzeko

- Fernando prest dago 20 euro logela bategatik ordaintzeko

- Cristina prest dago 30 euro logela bategatik ordaintzeko

- Gure enpresa prest dago logela bat 5 eurotan eskaintzeko

- Place hotelak prest daude logela bat 15 eurotan eskaintzeko

- Master hotelak prest daude logela bat 25 eurotan eskaintzeko

Salerosketa aukera ugari daude bi pertsonen artean, baina ez dira guzti horiek emango. Esaterako, Place eta Master hotelak beraien negozioa 25 eta 30 arteko prezioan egiteko interesatuak egongo lirateke. Prezioa 30 baino handiagoa izatea Cristinari ez zaio komeni, prezioa oso altua baita. Prezioak 25-etik behera egingo balu, orduan Master Hotelari salerosketa ez litzaioke interesatuko. Hala ere,  Cristinak merkatuan 25-etik behera saltzeko prest egongo lirateken beste ekoizle batzuk ikertuko lituzke, ondorioz, Fernandorekin ez luke negoziorik egingo. Merkatu eraginkor batean, saltzaile bakoitzak prezio altuena hautemango du eta erosle bakoitzak prezio baxuena ordainduko du.

Pentsatu Cristina eta Master hotelak prezioagatik eztabaidatzen ari direla. Master hotelak alokairua 25ean eskaintzen du. Cristinak baiezkoa eman baino lehen, Place hotelak 24-ean eskaintzen du. Fernando ez dago prest 24-ean saltzeko, beraz, baztertu egiten da. Une horretan, gure enpresak 12-an egiten du eskaintza. Zalantzarik gabe Placek ez du prezio horretan salduko, beraz, badirudi salmenta erabakita dagoela. Hala ere, berriz Fernando azaldu eta 14-ean eskaintzen du, baina prezio horretan saltzeko pertsona bakarra dago (gure enpresa). Cristina ohartzen da eta nola aukera eder hori galdu nahi ez duen, logela bakoitzeko 16 eskaintzen dio gure enpresari. Oraingoan Place ere saltzeko prest dago, beraz prezio berean bi erosle eta bi saltzaile izango ditugu (15 eta 20 arteko edozein prezio jartzeko aukera emango litzake). Oraingoan lauak ados daudela ematen du. Baina, zer gertatzen da Master Hotela eta Aliciarekin? Bietako inor ez dago elkar negoziatzeko prest; Alicia 10 euro soilik ordaintzeko prest dago eta Master hotelak ez du onartuko 25 eurotik beherako aukerarik.

Aliciak gure enpresari saltzeko Fernando eta Cristinaren eskaintzak ezin ditu hobetu, ondorioz Aliciak ezin izango du beraiekin negoziatu. Master hotelak ezin izango du salmenta-prezioa jaitsi, gure enpresa nahiz Place hotelen antzera, beraz orain ezin izango du Cristinarekin hitzartu. Beste hitz batzuetan, oreka puntua lortu da.

Datu hauekin, eskaria eta eskaintzaren inguruko kurben grafikoa marraztu dezakegu:

6. go diagrama

Eskaria:

- 30 euro ordaintzeko prest dagoena (Cristina)

- 20 euro ordaintzeko prest dauden bi pertsona (Cristina eta Fernando)

- 10 euro ordaintzeko prest dauden hiru pertsona (Cristina, Fernando eta Alicia)

Eskaintza:

- 5 eurotan alokatzeko prest dagoena (gure enpresa)

- 15 eurotan alokatzeko prest dauden bi pertsona (gure enpresa eta Place hotelak)

- 25 eurotan alokatzeko prest dauden hiru pertsona (gure enpresa, Place hotelak eta Master hotelak)

Negoziatutakoa bi gela eta 15-20 euroko prezioa izatean, eskaintzak eta eskariak bat egiten dute; gure enpresak Cristinari saltzean eta Place Hotelak Fernandori saltzean, nahiz gure enpresak Fernandori saltzean edota Place Hotelak Cristinari saltzean. Hala ere, hitzartutako prezio zehatza ezin izango da zehaztu. Eredu sinplifikazio honen muga bakarra horixe da. Adibide hau benetako lehia bateko merkatura eramaten badugu, orduan bai prezioa zehaztasun osoz ezarriko litzake. Adibidez, azken salerosketa 15.50ean saltzeko prest dagoen baten eta 15.51 ordaintzeko prest dagoen baten artean egiten bada, orduan prezioa zentimo bateko zehaztapenera mugatuko litzake. Merkatuan zenbat eta partaide gehiago izan, oreka puntu horretara gerturatzeko prezioa bilatzea errazagoa izango da.

Sinplifikatze honek, oreka-prezioa eta kantitatea azkar zehaztea ekartzen du, ulergarria den egoera batean. Emaitzak, partaidetza mugatua denean

Orokortzeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurretik aipatutako ereduak ondasun bakarrerako eskaintzen duen merkatu lehiakor bat erakusten du. Ekonomia erreal batean ondasun ezberdinak aurki ditzakegu; batzuk elkarri gehigarriak direnak eta besteak elkar ordezkatzen dutenak. Gainera, ereduari kontsumitzaileen errenta erabilgarria gehitzea ezinbestekoa da.
  • Denbora gehitzen duten eta eskaria eta eskaintzaren artean bat-bateko adostasuna ematen ez den beste eredu mota batean, prezioek gorabeherak izan ditzake.

Kritikak eta ereduaren mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marshall ereduaren hipotesiak modu hauetan laburtu daitezke:

- Eskari-kurbaren existentzia.

- Eskaintza-kurbaren existentzia

- Oreka orokor baten existentzia

- Erabateko ezagutza

- Erabateko konpetentzia

- Eskaria eta eskaintzaren burujabetasuna

Ondorengo emaitza partzialki edo bere osotasunean ematen ez den kasuetan erraza da merkatu eta egoeren berri izatea. Kritika batzuen ustez, ez da lehia perfektua existitzen, baizik eta merkatuak lehia inperfektuan daudela dio. Joan Robisnon eta beste egile batzuen arabera, monopolio eta oligopolioen analisiak egin zitutzte, “Konpententzia monopolistikoaren teoria” eta beste zenbait teoria eginaz.

Aipatutakoaz gain, badaude beste zenbait kritika orokor ere. Hala nola Émile Durkheim-en eginikoa “Las reglas del método sociológicos”liburuan, bertan, gizarte zientzitetako arauez hitz egiten du, baita eskari eta eskaintzaren aplikazio enpirikoaren kritika egin ere.

Enpresako eskari eta eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresako eskaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun baten prezioa finkatzen duen aldagaietako bat, eskaintza izango da. Eskaintza, merkatuan jarriko duten ondasun jakin baten kantitatea izango da (prezio mailak eta produkzioko kostuak kontuan hartuko direlarik). Horregatik, enpresek prezioaren arabera gehiago edo gutxiago eskainiko dute: prezioek gora egiten duten heinean, kantitate gehiago eskainiko dute eta alderantziz.

Eskaintzaren elastikotasunak, prezioa aldatzean, eskaintzak jasaten dituen aldakuntza analizatuko du. Elastikotasun hau gehien baldintzatuko duen aldagaia denbora izango da eta hiru alditan sailka dezakegu.

·        Epe motzean, enpresak ezingo du bere produkzioa aldatu, prezioen igoeraren ondorioz, nahiko baliabide ez baititu edukiko.

·        Epe ertainean, agian ezin izango du bere dimentsioa aldatu baina bai bere baliabideak modu intentsiboago batean erabili.

·        Epe luzean, bere produkzio maila handituko du.

Beraz, eskaintza elastikotasuna handiagoa izango da denbora aurrera joan ala.

Enpresako eskaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Enpresako eskariak, prezioak aldatuta, kontsumitzaileek erosteko prest dauden kantitateari egiten dio erreferentzia. Kasu batzuetan, prezioaren aldaketak, eskarian eragin handia izango badu ere, beste zenbait kasutan ez da ia kontuan ere hartuko.

Hala ere, ondoren aipatuko ditugun bi kasu hauetan ez da horrela izango; izan ere, oinarrizko edo luxuzko ondasunetan, bi kasutan, prezioaren gehikuntzak ez du ia eraginik izango eskarian.

Eskariaren elastikotasunak, prezioak jasaten dituen aldaketen aurrean, kantitatearen gorabeherak azalduko dizkigu. Kasu batzuetan, prezioan aldaketa txikiak, eragin handia izango du kantitatean eta beste batzetan berriz, ez da aldaketarik egongo.

Prezioaren elastikotasunak, prezioak dituen aldaketen aurrean eskariak duen sentsibilitatea neurtzen du. Beraz, eskaria elastikoa izango da, eskaria gehiago hazten bada prezioa baino termino portzentualetan.

Prezioaren elastikotasunak ondorengo ezaugarriek baldintzatzen dute:

·        Ondasun mota, oinarrizko ondasunak eskari inelastikoa izango baitu.

·       Ordezko ondasunen aukera izatea, izan ere, ondasun hauek eskari elastikoago bat izatea dakar.

·        Errentaren zein zati betetzen duen ondasunak

·        Denbora, orduan eta denbora gehiago izan, handiago izango da aldatzeko aukera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Alfred Marshall (1890): Principios de economía 2. MOCHON; BEKER, Economía principios y aplicaciones (segunda edición), Editorial: Mc. Graw Hill, Chile 1997.: Capítulo II-La oferta, la demanda y el mercado: aplicaciones (https://web.archive.org/web/20 120412195340/http://www.upo.es/econ/ealonso/Capitul o_2_%20La%20demanda.pdf) (en sitio web de Eduard Alonso-Paulí)

3. Dolores Tirado Bennasar (2008): LA DEMANDA, LA OFERTA Y EL MERCADO. 9 (http://www.uib.es/depart/ deaweb/webpersonal/dolorestirado/archivos/merc.pdf) 4. Henderson, Hubert D. (1922) Supply and Demand. (htt p://www.gutenberg.org/ebooks/10612) 5. Por ejemplo, Walter Nicholson (2004): Teoría microeconómica: principios básicos y ampliaciones (htt p://books.google.com/books?id=iqBbqM8crM0C&pg=P

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskaintza eta eskaria Aldatu lotura Wikidatan