Eskala-ekonomia

Mikroekonomian, eskala-ekonomiak edo eskalako ekonomiak enpresaren negozio-bolumena handitzean produktu-unitateko gertatzen den kostu-jaistea da. Ekoizpen-ahalmena edo salmenta-bolumena handitzen direnean, unitateko kostuek behera egiten dute, gastu finkoak unitate gehiagoren artean banatzen direlako, edo unitateko gastu aldakorrak murritz daitezkeelako.[1]
Faktore batzuen ondorioz, produktu baten batez besteko kostuak behera egiten du ekoizpen-eskala handitu ahala. «Eskala-ekonomiak» kontzeptuak epe luzerako balio du, eta instalazio baten tamaina eta inputen erabilera-mailak handitu ahala kostu unitarioa murrizteari egiten dio erreferentzia.[2] Aurreko kontzeptuaren aldean, eskala-desekonomiak kontrakoa dira.
Eskala-ekonomietarako kostuak murrizteko ohiko iturriak honako hauek dira: inbentarioa (materialak epe luzeko kontratuen bidez eskala handian erostea), kudeaketa (kudeatzaileen espezializazioa handitzea), finantzaketa (bankuen finantzaketan interes-kostu txikiagoak lortzea), marketina eta teknologia (eskala-erredimenduez baliatzea produkzio-funtzioan). Faktore horietako bakoitzak produkzioaren epe luzeko batez besteko kostua murrizten du, epe laburreko kostu ertaineko kurba beherantz eta eskuinerantz mugitzen baitu. Eskala-ekonomiak learning by doing prozesutik ere eratortzen dira, partzialki.
Eskala-ekonomien kontzeptua erabilgarria da mundu errealeko fenomenoak azaltzeko, hala nola nazioarteko merkataritza-ereduak edo merkatu bateko enpresa-kopurua. Eskala-ekonomiek ere rol garrantzitsua dute "berezko monopolioan".
Eskala-ekonomia motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskala-ekonomiak bi motatan sailka daitezke:
- Barnekoa: Enpresaren barruan sortzen dira.
- Kanpokoa: Kanpoko faktoreetatik sortzen dira, hala nola industriaren tamainatik.
Adibidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskala-ekonomiak, batez ere, enpresak instalazio gehiago erosten dituen egoeretan gertatzen da. Makina bat erosten badugu, etekina ateratzeko modua gehiago ekoiztea da, etekin handiagoa lortzeko modua baita: makineria bera produktu gehiago ekoizteko aprobetxatzen dugunez, produktu bakoitzaren kostu unitarioa txikiagoa da. Eta etekin gehiago aterako dugu zenbat eta gehiago produzitu. Onura hori handiagoa izango da, ez baititugu fabrikazio-kostuak handitu beharko, lehen ere izan baitugu igoera hori.
Makinak erosteak ekarri zigun gastua ordaindu dugunean, zero kostuan ekoitzi ahal izango dugu. Hau da, bere garaian gastatutakoa irabaztea lortuko dugun egoera batean egongo garelako. Ordutik aurrera, gure onura handiagoa izango da, ekoiztetik irabazten dugunari ez baitiogu kendu beharko fabrikatzea kostatu zaiguna.
Berezko monopolioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berezko monopolioa enpresaren arrazoizko tamaina guztietarako eskala-ekonomiak dituen enpresa da. Izan ere, beti da eraginkorragoa enpresa bakar batentzat hedatzea merkatu honetan sartzea beste batzuentzat baino, monopolio naturalak ez du lehiarik. Lehiarik ez duenez, monopolioak merkatu-botere esanguratsua izan dezake. Horregatik, monopolio naturaltzat jo diren industriak jabetza publikoan arautu edo mantendu dira Espainiaren kasuan, eta ez Txilen, adibidez.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Enpresa Kudeaketa Aurreratua Hiztegia] [2003]
- ↑ Sullivan, Arthur; Sheffrin, Steven M.. (2003). Economics: Principles in action. Upper Saddle River, New Jersey 07458: Prentice Hall, 157 or. ISBN 0-13-063085-3..