Eskalada artifizial

Wikipedia, Entziklopedia askea
Layton Kor 1963an Eldoradon bide bat prestatzen.

Eskalada artifiziala[1] eskalada estilo bat da, non aurrez kokaturiko gailu eta sokak erabiliz norbere buruari tiraka gorantz aurrera egiten duen. Justu, eskalada librearen kontrakoa da, izan ere, modalitate horretan ez dute laguntzarik erabiltzen aurrera egiteko.

Eskalada artifizialean era guztietako materialak erabiltzen dira, hala nola arteka-trabagailuak eta pitoiak, igotzen laguntzeko, eta ez babes gisa bakarrik; hau da, materiala aurrera egiteko ere erabil daiteke. Presa naturalik ez badago, finkagailuak jartzen dira (arrokaren baldintzetarako egokiak), mailakatutako estribuei eusteko, eskalatzaileak gora egin dezan. Eskalada motela eta neketsua da, eta material asko erabili behar da. Leku jakin batzuetara iristeko modu bakarra da, eta espeleologoek asko erabiltzen dute, adibidez, kobazuloetako horma eta sabaietan zintzilikatutako zuloak esploratzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.