Eskautismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eskauten ikurra.

Eskautak edo Eskautismoa (Scouting edo Scout Movement ingelesez) haur eta gazte mugimendua da, astialdian egiten duena lan hezitzailearen bidez, 155 herrialdetan dagoena, gutxi-gorabehera 28 milioi kidekoa. Errealitatearen irakurketa fededun batetik abiatuz, kide guztien partaidetzaren bidez, gizarte bidezkoago eta elkarlaguntzaileago bat lortzea da erronka. Hirian, herrian, auzoan, eta batez ere naturan, eskaut taldearen egunerokoa jolasa, etengabeko aurkikuntza, norbere kudeaketa, taldeko bizitza, ospakizuna eta jaia da. Taldeko bizitzan barneraturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da. Taldeko bizitzan barneraturik, gurasoek ere parte hartzeko aukera duten, haur eta gazteentzako abentura da.

Eskautismoa 1907an hasi zen, Robert Baden-Powell britainiar armadako lotinant jeneralak Ingalaterrako Brownsea Island delakoan lehen kanpalekua egin zuenean.

Metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapia
Alkandora

Astialdiko Eskaut Heziketa, metodo zehatza erabiltzeagatik definitzen da: Eskaut Metodoa. Bide honek honako bost elementu hauek ditu:

  • Ekintza erakargarri eta progresiboak:Kurtsoan zehar garatzen diren taldeko ekintza nagusiak dira. Taldean burutzen diren ekintza zehatz guztiak biltzen dute, hau da, kanpaketak, txangoak, batzarrak eta beste taldeko ekintzak. Ekintzak neska-mutilaren nahi eta beharretara egokitzen dira, umea heziketa prozesuaren elementu zentrala bihurtuz.
  • Sinbologia:Zapiaz aparte, beste sinboloak ere badaude eskaut taldean, zeinek era erakargarri batean baloreak transmititzen laguntzen duten.
  • Natura:Astialdirako heziketarako esparru pribilegiatua dugu Naturan. Bertan, pertsonak askatasuna, araztasuna, elkartasuna eta munduaren eta bizitzaren hastapena aurkitzen du, ingurumenaz ohartzen da eta maitatzen ikasten du.
  • Ekintzen bidez ikasi: Eskaut metodoak umeak berak bizitako esperientzien bidez hezitzean datza. Ume eta gazteak esperientziaz betetako ekintzak garatzen dituzte. Gero, bizi izandakoari buruzko hausnarketa eta barneraketa prozesua egiten dute, eta azkenik, bizitzara bueltatzen dira, ekintzak hobetuz.
  • Begiralea:Honen eragina haur eta gaztearen adinaren arabera bilaketa handia dauka, hasieran modeloa, gero gidari, eta azkenik laguntzailea izanik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskautismo Aldatu lotura Wikidatan