Eskilstuna

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Eskilstuna
 Suedia
Eskilstuna flygbild1js-1.jpg
Eskilstunako bandera

Eskilstunako armarria

Administrazioa
Herrialdea  Suedia
Konderria Södermanlandeko konderria
Probintzia Södermanland
Geografia
Koordenatuak 59° 22′ 00″ N, 16° 31′ 00″ E / 59.366666666667°N,16.516666666667°E / 59.366666666667; 16.516666666667Koordenatuak: 59° 22′ 00″ N, 16° 31′ 00″ E / 59.366666666667°N,16.516666666667°E / 59.366666666667; 16.516666666667
Eskilstuna hemen kokatua: Suedia
Eskilstuna
Eskilstuna
Eskilstuna (Suedia)
Azalera 31,05 km²
Demografia
Biztanleria 64.679 biztanle (2010)
Dentsitatea 2.083,06 bizt/km²
Informazio gehigarria
Södermanland Probintzia
Sorrera 1659
Telefono aurrizkia 016-710
Webgunea http://www.eskilstuna.se/

Eskilstuna (suedieraz nyːˈɛskɪlsˈtʉːna ahoskatua) Suediako ekialdeko hiria eta Södermanlandeko konderriko hiri handiena, ez ordea hiriburua. 2010ko erroldaren arabera 64.679 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskilstunaån ibaiaren ertzean kokaturik dago. Ibai honek Mälaren eta Hjälmaren aintzirak lotzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan kokatzen da hiriaren sorrera. XI mendean San Eskil monje ingelesa Suediara joan zen misiolari eta Mälaren aintziraren hegoaldeko ertzean Tuna izeneko monasterioa sortu zuen. 30 kilometrotara dagoen Strängnäsen bertakoak kristautzen ari zela vikingoek hil egin zuten eta Tunako monasterioan izan zen hobiratua. Denbora pasata Strängnäseko diozesia eratu zen eta monasterioari eta inguran sortuz zihoan herriari Eskil izena gehitu zioten Eskilstuna bihurtuz.

1536ko Erlijio Erreforman Gustavo I.a Vasa erregeak monasterioa suntsitu egin zuen eta haren lekuan errege gaztelu bat eraiki zuen Eskilstunahus izenekoa. 1659an hiri estatusa lortu zuen. 1771an Eskilstunaren ondoan Karl Gustavs Stad hiria sortu zen jadanik bazeuden burdinolak babesteko eta 1879an Eskilstunak bere menpe hartu zuen. Aurrez 1860an Eskilstunahus gaztelua sute handi batek erre zuen. Industria Iraultza handia jsan zuen hiriak altzairugintzari loturik eta Suediako hiri garrantzitsuenetakoa bihurtu zen, "Suediako Sheffield" ezizena hartzeraino.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Eskilstuna)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 8 10 19 23 27 32 35 33 27 21 15 10 35
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -2 -1 2 10 15 20 22 19 14 8 4 -1 10
Batez besteko tenperatura (ºC) -4 -3 -1 6 10 14 18 16 11 5 2 -3 6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -37 -27 -20 -12 -6 -1 5 3 -1 -13 -23 -30 -37
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -6 -7 -3 3 6 10 15 13 8 3 0 -5 4
Iturria (1): SMHI
Iturria (2): Swedish Wikipedia

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motor gabeko hegaldien Munduko Txapelketa jokatu zen bertan 2006 urtean. Aurrez 1988an Munduko Pultso egite Txapelketa jokatu zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskilstuna Aldatu lotura Wikidatan