Esklerosi anizkoitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Esklerosi Anizkoitza

Ms progression types.svg

Gaixotasunaren motak eta bakoitzaren bilakaera patroia.
Deskribapena
Mota gaitz desmielinizatzaile, demyelinating disease of central nervous system Itzuli
autoimmune disease of central nervous system Itzuli
Espezialitatea Neurologia
Sintoma(k) chronic neuropathic paina Itzuli
Azterketa medikoa Erresonantzia magnetiko bidezko irudigintza, Positroi-igorpenaren bidezko tomografia
ziztada lunbar
Asoziazio genetikoa CLSTN2 Itzuli, BTNL2 Itzuli, HLA-DRA Itzuli, HACE1 Itzuli, VTI1A Itzuli, SAMD12 Itzuli, TLL1 Itzuli, RNASEL Itzuli, EGFL6 Itzuli, TSBP1 Itzuli, MLANA Itzuli, IL2RA Itzuli, STAT3 Itzuli, EPS15L1 Itzuli, TAGAP Itzuli, ZMIZ1 Itzuli, AHI1 Itzuli, ALPK2 Itzuli, BACH2 Itzuli, BATF Itzuli, CD58 Itzuli, CD86 Itzuli, CHST12 Itzuli, CLEC16A Itzuli, CLECL1 Itzuli, CXCR5 Itzuli, CYP24A1 Itzuli, DKKL1 Itzuli, DLEU1 Itzuli, EVI5 Itzuli, FCRL3 Itzuli, IL7R Itzuli, MALT1 Itzuli, MAPK1 Itzuli, MERTK Itzuli, MPV17L2 Itzuli, MYNN Itzuli, NDFIP1 Itzuli, PLCL2 Itzuli, PVR Itzuli, RGS14 Itzuli, RPS6KB1 Itzuli, RREB1 Itzuli, SAE1 Itzuli, SP140 Itzuli, SYK Itzuli, TNFRSF1A Itzuli, TNFSF14 Itzuli, ZBTB46 Itzuli, ZFP36L1 Itzuli, TRIM2 Itzuli, YWHAG Itzuli, SUMF1 Itzuli, CUEDC1 Itzuli, VAV2 Itzuli, CBLB Itzuli, MGAT5 Itzuli, CD6 Itzuli, MPHOSPH9 Itzuli, PDZRN4 Itzuli, CSMD1 Itzuli, GPC5 Itzuli, RELN Itzuli, NLRP11 Itzuli, C1GALT1 Itzuli, MET Itzuli, KIF1B Itzuli eta SGCD Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak mitoxantrone Itzuli, dantrolene Itzuli, hydroxocobalamin Itzuli, azatioprina, (RS)-baclofen Itzuli, interferon beta-1a Itzuli, interferon beta-1b Itzuli, cyclophosphamide Itzuli, B12 bitamina, cladribine Itzuli, teriflunomide Itzuli, fingolimod Itzuli, apremilast Itzuli, alemtuzumab Itzuli, rituximab Itzuli, dalfampridine Itzuli, Gabapentina, Daclizumab Itzuli, modafinil Itzuli, Natalizumab Itzuli, armodafinil Itzuli, methylprednisolone Itzuli, dimethyl fumarate Itzuli, pregabalin Itzuli, dalfampridine Itzuli, betamethasone Itzuli, monomethyl fumarate Itzuli, fingolimod Itzuli, teriflunomide Itzuli eta Hormona adrenokortikotropiko
Identifikatzaileak
GNS-10 G35.g
GNS-9 340
OMIM 126200
DiseasesDB 8412
MedlinePlus 000737
eMedicine neuro/228 emerg/321 pmr/82
MeSH D009103D009103 eta D009103
GeneReviews NBK1316
Disease Ontology ID DOID:2377 eta DOID:2377

Esklerosi anizkoitza nerbio-sistemako gaixotasun bat da, une honetan, sendabiderik gabekoa. Gaixotasun honetan, neuronek, nerbio sistemako zelulek, euren kanpo geruza galtzen dute, mielina izenekoa. Orain arte, ez da jakin zehazki zein den gaixotasun honen jatorria. Misterio bat da. Gorputzeko immunitate-sistemaren zelulek, neuronei eraso egiten diela esan izan da. Honen jatorrian, beraz, prozesu autoimmuneak daudela uste izan ohi da. Orain, ordea, Mexikoko zientzialari batzuek, astanafarreria edo barizelak zerikusi handia izan lezakeela aurkitu dute. Gaixotasun honen birusak, herpes zoster izeneko gaixotasuna ere sortzen duenak, orbain bat utziko luke neuronetan. Eta orbain hori izango litzateke gorputzeko babes sistemak erasoko lukeena, neuronen mielina deseginez.

Esklerosiaren zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Desmielinizazioaren ondorioz, neurotransmisoreak ez dira behar bezala igortzen neuronen artean, eta horrek, beste zantzu batzuen artean, paralisia, nekea eta begietako arazoak dakartza.

Motak eta bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. Berreritze-arintzeak: Mota onbera da hau eta hasierako fasea gaixoen %80arengan horrela izaten da, krisialdiak barealdiekin tartekatuz. Berreritzeak ezin dira aurreikusi, eta arintze tarteek hilabeteak edo urteak iraun ditzakete. Ondar moduan arrastoak gelditu daitezke ala ez.

2. Sekundario progresiboa: Aurreko mota dutenen %65ak beste hau garatuko dute. Azkenean barealdi edo arintze tarteak gabe eta etengabeko beheratzearekin. Batez beste, mota batetik bestera 19 urteko tartea egoten da.

3. Primario progresiboa: Gaixoen %10–20ak dauka mota hau. Hasierako sintomen ostean progresioan sartuz, arintze barik edo txikia eta noizean behinekoa. Agertzen da adin aurreratuagoetan.

4. Progresiboa berreritzeekin: Hasieratik etengabeko gainbehera pairatzen dute, gehi makalaldi akutu nabarmenak. Hau da motarik ezohikoena.

Badaude beste mota arraroagoak, baita mota gaiztoa delakoa, makaltze kliniko azkarra jasaten dutenengan.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Une honetan, ez dago gaixotasun hau sendatuko duen tratamendurik. Baina gaixotasunaren garapena geldiarazten duten botika batzuk aurkitu dira. Interferon batzuk dira: Avonex, Betaseron eta Rebif. Copaxone izeneko polipeptido talde bat, Mitoxantrone izeneko immunosupresore bat eta Natalizumab izeneko antigorputz monoklonala, Tysabri izenarekin saldua. Baina guzti hauek, gaixotasunaren barietate jaistaile-errepikariarentzako baino ez daude onartuta FDA eta EMEAren aldetik.

Fase aurreratuetan gaixoek onura hartu dezakete zainketa aringarriekin.

Bakterio baten zantzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ean egindako ikerketa batek Clostridium perfringens bakterioa esklerosi anizkoitzarekin lotuta egon zitekeela proposatzen zuen. Saguekin egindako saioek bakterio horren andui berezi batek ekoizten zuen toxinak (epsilon toxina deitutakoak) esklerosi anizkoitzaren antzeko sintomak eragiten zituela animaliengan agerian jarri zuten. Era berean, ikertzaileek aztertutako gaixoek toxina horren aurkako antigorputzak zituztela antzeman zuten (horrek esan nahi du toxina horrekin inoiz harremanetan egon direla) [1]

Elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian lau elkarte garrantzitsu daude: Aemar (Arabako esklerosi anizkoitzaren elkartea),Ademna (Asociación de Esclerosis Multiple de Navarra), Ademgi (Asociación de esclerosis múltiple Gipuzkoa) eta Adembi (Asociación de esclerosis múltiple Bizkaia). Elkarte hauek gaixotasun hau duten pertsonak elkartu eta errehabilitazio prozesuak eskaintze dizkie, laguntza psikologikoa... familiarrak ere ongietorriak dira, eta batzuetan hitzaldi hutsak egiten dituzte, gaixotasunari buruz gehiago ezagutzeko, gaixotasuna duten beste pertsonekin harremanetan jartzeko edota garapen medikuak azaltzeko.

Gainera, gaixotasuna barreiatzen saiatzen dira, hau da, mundu guztiak ezagutzeko aukera izatea. Busti zaitez!-en antzeko kanpainak antolatzen dituzte, dirua jasotzeko eta jendea kontzientziatzeko.

Gaixotasun hau dutenen alde ere jarduten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esklerosi anizkoitz Aldatu lotura Wikidatan
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Luanda errorea in package.lua at line 80:module 'Module:Wikidata/debug' not found. Scholian