Eskoba (karta jokoa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
15 puntuko konbinazioa (txotak 8 balio baititu), jokoaren helburu nagusia. Mahaian horietako bat bakarra egon balitz agerian, demagun zazpikoa, eta jokalari batek hura altxatuko balu txoteko horrekin mahaian kartarik utzi gabe eta 15 puntuak bilduz, hori eskoba egitea litzateke. 15 puntuko konbinazioa (txotak 8 balio baititu), jokoaren helburu nagusia. Mahaian horietako bat bakarra egon balitz agerian, demagun zazpikoa, eta jokalari batek hura altxatuko balu txoteko horrekin mahaian kartarik utzi gabe eta 15 puntuak bilduz, hori eskoba egitea litzateke.
15 puntuko konbinazioa (txotak 8 balio baititu), jokoaren helburu nagusia. Mahaian horietako bat bakarra egon balitz agerian, demagun zazpikoa, eta jokalari batek hura altxatuko balu txoteko horrekin mahaian kartarik utzi gabe eta 15 puntuak bilduz, hori eskoba egitea litzateke.


Eskoba karta-joko bat da, Hego Euskal Herrian ohikoa, espainiar karten 40 kartako multzoarekin jokatzen dena. Italiar jatorriko Scopa jokoaren aldaera bat da, eta izena italerazko "erratz" hitzetik datorkio (scopa).

Arauak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helburu nagusia 15 puntu batzen dituzten karta konbinazioak osatzea da. Horretarako kontutan hartu behar da karta bakoitzaren balioa: bateko, biko, hiruko, lauko, bosteko, seiko eta zazpikoek duten balioa, beraien zenbakiaren berdina da (1,2...7); txotek 8 puntu balio dute, zaldiek 9 eta erregeek 10[1].

Konbinazioak eginez kartak bildu eta bukaeran puntuak kontatuko dira, beherago ageri diren irizpideen arabera, horrela partidaren garailea erabakiz.

Mekanika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran jokalariei hiruna karta banatzen zaizkie, eta mahaiaren erdian lau karta ezartzen dira agerian. Jokoa txandaka jokatzen da, aldiro jokalari bakoitzak karta bat jokatu behar duelarik.

Mahai erdian dauden kartak eskuan duen karta batekin konbinatuz 15eko batuketa egin baldin badezake jokalariak, konbinazio hori egin eta kartak atxikiko ditu, bestela karta batez desjabetu beharko da eta mahaian agerian utzi, hurrengoek izan dezaten 15eko konbinazioa egiteko aukera. 15eko konbinazioa egitean mahaiko karta guztiak jasoz gero, hori eskoba dela edo eskoba egitea dela esaten da.

Jokalari guztiak kartarik gabe geratzen direnean, hiru kartako beste sorta bat banatzen da. Karta guztiak jokatu direnean bukatzen da partida. Partida bukaeran mahai gainean soberako kartarik balego, azken konbinazioa egin duenak biltzen ditu[1].

Puntuaketa eta irabazlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karta guztiak jokatu ondoren, jokalari bakoitzak bildu dituen konbinazioetan egindako puntuak zenbatuko ditu, azpiko irizpidearen arabera[1]:

  • Puntu bat urre gehien duenarentzat. Berdinketa kasuan, punturik ez.
  • Puntu bat zazpiko gehien duenarentzat. Berdinketa kasuan, punturik ez.
  • Puntu bat karta gehien duenarentzat. Berdinketa kasuan, punturik ez.
  • Puntu bat zazpiko urrea duenarentzat.
  • Puntu bat egindako eskoba bakoitzeko.

Jokoa partida kopuru mugatu batera joka daiteke, azkenean puntu gehien dituenak irabaziz, edo puntu kopuru jakin bat lortzera ere joka daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Eskoba - Jokoaren arauak» www.ludoteka.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]