Eskola peripatetiko
Itxura
Eskola peripatetikoa (antzinako grezieraz: Περίπατος) Aristotelesen Antzinako Greziako jarraitzaileek, peripatetikoek alegia, osatu zuten eskola filosofikoa da. Erdi Aroko eta Aro Modernoko aristotelikoengandik bereizi egin behar da. Teofrasto izan zen eskolaren sustatzaile nagusia; eskola horretara bildu daitezke, halaber, Eudemo Rodaskoa, Aristoxeno Tarentokoa, Dizearko Mesinakoa eta Demetrios Falerokoa. Izena Aristotelesek Lizeoa ezarri zuen tokitik dator, antzinako grezieratik transkribatuta peripatos dena (euskaraz, korridore estalia), eta ez hedaduraz eta uste ohi den bezala, eskolak pasieran jasotzen zituztelako.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Aguirre, Javier (2008): 91, 92 or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agirre, Javier (2008): "Eskola Peripatetikoa" in Agustin Arrieta (et al.): Filosofiaren historia, Donostia, Elkar. ISBN 978-84-9783-403-2
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |