Edukira joan

Eskola txiki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ameriketako Estatu Batuetako eskola txiki bat.

Eskola txikia edo Eskola bateratua adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskolak dira. Normalean landa eremuan kokatuta daude.[1] Eskola horietan adin desberdineko ikasle gutxi daude, irakasle bakarrarekin edo birekin. Mailen aldetik haur hezkuntzatik lehen hezkuntza bukatu arteko ikasleak biltzen dira, neskak zein mutilak. Euskal Herri osoan aurki daitezke horrelako eskolak. Haien arazo nagusia zera da, administrazioak nahiago duela ikasleak ikastetxe handietara eraman eta ohikoa da bizirauteko oztopo handiak izatea.

Eskola txikien abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

· Harreman gertua eta estua. Horrelako eskoletan haurrak, gurasoak eta irakasleak gutxi dira eta horrek haien arteko harremanak errazten ditu.

· Bakarkako irakaskuntza. Gutxi izatearen ondorioa da. Irakasleak ikasleak oso ondo ezagutzen ditu eta horrek irakaskuntza moldatzeko aukera gehiago ematen du.

· Izadiarekin kontaktua. Hori nekazari inguruetan egotearen ondorio zuzena da. Horrek naturaren azterketa errazten du.

· Oso talde desberdinak sortzeko aukera. Taldeak malguak izan daitezke.

· Ikasleen arteko laguntza indartzeko metodologiak. Ikasle nagusiek txikiei laguntzeko aukera handia dago.

· Ikasgeletan jarrera aktiboak indartzeko erraztasuna.[2]

Eskola txikien desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta orokorrean alde positiboak gailendu, eskola txikiek zenbait alde negatibo ere badituzte:

- Material gutxi eta instalazio eskasak.

- Askotan irakasle berriek hartzen dituzte bertako postuak eta askotan esperientzia gutxikoak dira. Dena dela, honek era badu bere alde positiboa: gazteagoak direnez askotan aktiboagoak dira.

- Talde handiagoetan lan egiteko zailtasunak. Adibidez kirol-taldeak sortzeko. Horregatik horrelako eskolak oso koordinatuta egoten dira.

- Elkarbizitzaren arazoak: batzuetan txikiek handien jarrerak imitatzen dituzte eta horiek egokiak ez badira, ondorioz, arazoak sor daitezke.[2]

Gipuzkoako eskola txikien festa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988 urtean “Eskola txikiak bizirik” lelopean ospatu zen lehenengo eskola txikien festa Bidegoianen.

Urtero, ekaineko bigarren igandean, Gipuzkoako herri txiki edo auzo batean elkartu eta festa giraon murgilduta, herriak eta eskolak elkarren beharra dutela gogoratzen dugu. Umerik gabeko herriak ez baitu etorkizunik, eskolarik gabeko herriak ez baitu bizirik: “Eskola Txikiak bizirik herri txikiak bizirik”.

Eskola Txikietako haur, guraso eta irakasleen festa izaten da ekainekoa; elkar ezagutu eta elkarrekin gozatzekoa, txikitasunaren handitasuna aldarrikatzekoa, gure aniztasuna ospatzekoa[3].

Eskola txikiak zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2002an, Frantzian, Nicolas Philibert zuzendariak Être et avoir aurkeztu zuen, gai hori lantzen zuen dokumentala.
  • 2012an, Gipuzkoan, Eskola bizi, herri bizia Iñaki Alcaldek egindako dokumenatal plazaratu zen.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]