Eskopeta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Remington M870 eskopeta

Eskopeta ehizan egiteko eta, erabiltzen den fusil arina da. XIII. mendean Italian agertu ziren lehenengo eskopetak (schioppi edo scoppio) burdinazko hodiak ziren, atzeko aldean zurezko euskarririk ere ez zutenak (XV. mendean ezarri zitzaien). XIX. mendean bolbora, kartutxoek eta tresnak berak aurrerapen handiak izan zituzten: kanoia motzagoa eta arinagoa egin zen, eta bi kainoi batera jartzea ere lortu zen; zehaztasun handiagoa izateko, lepoa edo estugunea ezarri zitzaion. 1880. urtean asmatua da errepikapeneko eskopeta, tiroak bata bestearen atzetik segidan botatzeko gai zena.

Tiro bakoitzean bala txiki bat edo perdigoi ugari jaurtitzeko erabiltzen da. Batez ere, txoriak ehizatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskopeta Aldatu lotura Wikidatan