Eskoriatzako udaletxeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskoriatzako udaletxea Fernando Eskoriatza plazan.

Eskoriatzako udaletxeak, Leintzeko harana erakunde juridikotzat desegin ondoren Eskoriatzak herri independentetzat izan duen historian, orotara hiru izan dira: Santa Marine plazakoa, Hidalga kalekoa eta gaur egungoa, Fernando Eskoriatza plazan dagoena.

Santa Marine plazakoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Marine plazako udaletxea, Eskoriatzak izan zuen lehen udaletxea izan zen. Leintzek erakunde juridikotzat izan zituen azken urteetan, dirudienez, haraneko hiriburua Aretxabaletan zegoen. Konpentsazio gisa, Aretxabaletak, 200 dukat eman zizkion Eskoriatzari, haraneko udaletxea han egoteagatik. Diru hau, ofizialki, udaletxearentzako eraikin bat eraikitzeko erabili behar zen, baina ez zen horretarako erabili, baizik eta alokairu batzuk ordaintzeko. Espero zen bezala, Eskoriatzako elizateak, egoera hau zela eta, kexatu egin ziren, eta Eskoriatzari, diruaren zati proportzionala emateko eskatu zioten.

Eskoriatza eta bere elizateen arteko ezadostasunak, epaiketa baten bidez konpondu behar izan ziren, baina ez zen edonolako epaiketa izan, Filipe V.a Espainiakoak parte hartu behar izan baitzuen. Epaiketa, 1706an hasi zen, Eskoriatza eta elizate guztietako biztanleak joan zirelarik.

Lekuko guztiek esan zutenez, 1630 arte eta XVII. mende osoan, Agiriano familiaren jabetzakoa zen eraikin bat erabili zen udaletxe bezala, Santa Marine plazan zegoen etxe bat, garai hartan, herriko plaza zena.

Dirudienez, bi arrazoi egon ziren etxe hori udaletxe bezala aukeratzeko: Alde batetik, plazako eraikinik handiena zela, eta, beraz, herriko gobernu funtzioentzako egokiena izatea. Bestetik, herriko etxezaina zen Juan Martin de Agirianoren jabetzakoa izatea. Etxezainaren funtzioa kontutan hartu beharrekoa da, udaletxearen erabakietan eragin handia baitzuen.

Gartzelari dagokionez, dirudienea, Aranburuzabala kalean zegoen, Ganuza etxetik gertu. 1706an, elizateak, epaiketatik garaile irten ziren, eta honek garai berri bat abiarazi zuen Eskoriatzaren historian.

Beste erabilera batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Santa Marine plazako etxea, udaletxe izan ondoren, harategi, eskola eta hiltegi izan zen.

Gaur egun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jada, gaur egun ez da existitzen Eskoriatzako lehen udaletxea izan zen eraikin hau. 2006 inguruan, bota egin zen, bertan atzerago, plaza berri bat eraikitzeko, non musika kontzerturen bat edo beste antolatu den.

Hidalga kalekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidalga kaleko udaletxea, Eskoriatzako bigarren udaletxea izan zen. 100 urte inguruz erabili zen, 1825ean, udaletxe berri bat eraiki behar zela erabaki zen arte. Gaur egun, bigarren udaletxea izan zen eraikinak, hor dirau, egungoaren ondoan.

Fernando Eskoriatza plazakoa (Egungoa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

100 urte lehenago eraikitako eraikina, Hidalga kaleko udaletxea, ez zen nahikoa behar guztietarako, eta, horregatik, eraikin handiago bat behar zela erabaki zen. Egungo udaletxearen eraikuntza, 1825ean hasi zen. Toki on bat behar zen, eta herriaren erdialdean erabaki zen, gaur egun Fernando Eskoriatza plaza denean. Garai hortan, plaza eta Hidalga kalearen plazako zatiari, 7 etxetxoak zeritzen, zazpi etxe edo baserrik osatzen baitzuten. Behin kokapena aukeratu ondoren, ze itxura izango zuen erabaki zen: Euskal Herriko eraikin ofizialetan ohikoena zena garai hartan: Bi solairu eta arkupedun eraikin bat, harlanduz egina. Eta, eraiki zenetik, horixe da Eskoriatzako udaletxea.

Aldaketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1955 aldean egin zen aldaketetako bat, Jose Arana eskoletan eragin handia izan zuena. Bertan, eranskin bat jarri zitzaion udaletxeari, eta udaletxea ireki egin zen. Beranduago, 2003 aldean, beste aldaketa bat egin zen, 1955 eta 2002 artean egon zen terrazadun eraikin horretako balkoi eta leiho zaharra bota eta bertan, erloju bat eta balkoidun beste kristalezko pantaila bat jarri zenean.

Iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]