Eskorpioia eta igela

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eskorpioia igelaren gainean.

Eskorpioia eta igela jatorri ezezaguneko fabula da, nahiz eta gehienetan Esopori egozten zaion.

Fabula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskorpioak ibaia zeharkatzeko, bere gain eramateko eskatu zion igelari, igelak esan zion

—Nola ziurtatu ez didazula zizta egingo?

Eskorpioiak erantzun zuen:

—Biak ito egingo ginateke.

Igelak onartu egin zuen, abiatu ziren eta ibaiaren erdian eskorpioiak igelari zizta egin zion. Igelak galdetu zion:

—Zergatik egin duzu? Orain biak hilko gara eta.

Eskorpioiak erantzun zuen:

—Nire izaera da.

Interpretazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaren ikasgaia, oro har, honela hartu ohi da: «Ez saiatu zeure burua engainatu norbait zu bezalakoa dela edo izan daitekeela sinetsiz; pertsona batzuek beren gaiztakeria aterako dute ekintza horien ondorioez axola izan gabe, nahiz eta beren burua ere kaltetuko duten».[1]

Onartzen den beste interpretazio bat da fabulak pertsona-talde "eskorpioi" batzuk irudiztatzen dituela. Talde horien anbizioa guztiz neurrigabea denez eurak flotatzen mantentzen dituzten elementuak suntsitzeko gauza ere izan daitezkeela. Berenak egiteko prest daude, gaiztakeria itsu horrek gidatuta.

Erreferentzia kulturalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Igelak filmaren posterra.
    Patxo Telleriaren Igelak filmean "Igelak’ gizarteko galtzaileak dira: kaleratuak, etxegabetuak… Haiekin identifikatu zen Telleria zuzendaria, eta haiengan jarri zuen begia.[2]
  • "Gilmore Girls" seriean, Lorelai Gilmorek fabula kontatu die gurasoei, esanez ez dagoela haiekin haserretuta, berez gaiztoak direlako, bera igel gisa identifikatuz eta eskorpioiaren papera gurasoei egotzita.
  • Estatu Batuetako zineman, fabula hau Gregory Arkadinek kontatu zuen lehen aldiz Orson Wellesen Mr. Arkadin filmean(1955).
  • Neil Jordanen Juego de lágrimas (1992) filmean, Forest Whitakerren pertsonaiak Stephen Rearen pertsonaiari fabula hau kontatzen dio, hura bahituta duen IRAko kidea.
  • The Boondock Saints II: All Saints Day (Los Elegidos II: El Día de Todos los Santos) filmean, Noah-k Louie (zaharra) galdekatzen duenean, Louiek delatatu zuelako eta horrela 25 urtez kartzelara bidali zuenean, Louiek fabula hori aipatzen du bere jokaera azaltzeko
  • Sexykiller filmean, Bárbarak guztiak hil zituela aitortu ondoren, senargaiak zergatik hil zituen galdetzen dio, eta neskak fabula kontatzen dio.
  • The Sopranos telesailean, Tony Sopranok keinu bat egiten dio fabula honi 2. denboraldiko 10. kapituluan. Esaten du nola utzi zion bere lagunari poker-partida batean parte hartzen beste mafioso batzuekin. Partida horretan galduz gero, bazekien lagunaren ondasunak eskura zitzakeela.
  • TVEko Cuéntame cómo pasó telesailean, "El adiós de Don Pablo" kapituluan, fabula aipatzen da.
  • Los Hombres de Paco telesaileko atal batean, Povedillak bere izaera gogorarazten dion fabula kontatu dio Lucasi.
  • Thrash metal Megadeth taldeak The Scorpion abestia fabula honetan oinarritzen da.
  • Starz-en "Magic City" serie berrian, Danny Huston protagonista duen lehen kapituluan. The Butcher (Ben Diamond) interpretatuko du.
  • Smallvilleko 2x15 kapituluan (El hijo pródigo), Lex eta Lionel Luthor-ek hari buruz hitz egingo dute kapituluaren amaieran.
  • The Good Wife telesaileko kapitulu batean, Alicia Florrickek fabula hau erabiltzen du Cary Agos lehiakidearekin elkarrizketa batean.
  • Fabula hau 1999. urteko Grazie Mille diskoko 883 talde italiarraren "La rana e lo scorpione" abestiaren gai nagusia da.
  • Cristina Fernández de Kirchnerrek fabula aipatu zuen Argentinako finantza-sektoreari buruz hitz egiteko, 2014ko otsailaren 4ko hitzaldi batean.[3]
  • The Mars Volta Rock Progresiboko taldeak fabula honi egiten dio erreferentzia Agadez abestian.
  • Fred Lammieren "igelaren eta eskorpioiaren" hiru ataletan, fabula honen bertsio aldatua aurkezten da.
  • The CW "Teen Wolf" seriean fabula hori aipatzen da askotan, izakien izaera aldaezina azaltzeko asmoz.
  • Ubisoften bideojokoan, Assassin's Creed: Valhallak, "Txotxongiloak eta Presoak" misioan, Basim pertsonaiak istorio hau kontatzen dio protagonistari, Eivori, baina haren amaiera aldatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mendibil, Gontzal. «Gizatasuna» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  2. Nieto, Ruben. (2015-12-22). «Patxo Telleriak amaitu du «Igelak», komedia berriaren filmaketa» GARA (Baigorri Argitaletxea) (Noiz kontsultatua: 2021-09-03).
  3. Cristina Fernández de Kirchner. Aumento de jubilaciones y Asignación por Ayuda Escolar. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]