Eskoziako Museo Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Eskoziako Museo Nazionala
Museum of Scotland.jpg
Eskoziako Museo Nazionalaren kanpoaldeko irudia.
Eskoziako Museo Nazionala hemen kokatua: Edinburgh
Eskoziako Museo Nazionala
Eskoziako Museo Nazionala
Eskoziako Museo Nazionala (Edinburgh)
Berezko izena National Museum of Scotland
Koordenatuak 55° 56′ 50″ N, 3° 11′ 23″ W / 55.947222222222°N,3.1897222222222°W / 55.947222222222; -3.1897222222222Koordenatuak: 55° 56′ 50″ N, 3° 11′ 23″ W / 55.947222222222°N,3.1897222222222°W / 55.947222222222; -3.1897222222222
Herrialdea  Eskozia
Hiria Edinburgh
Helbidea Chambers Street,
Edinburgheko Hiri Zaharra
Irekitze data 1861
Telefono zenbakia 0300 123 6789
Webgunea http://www.nms.ac.uk/our_museums/national_museum.aspx

Eskoziako Museo Nazionala (ingelesez National Museum of Scotland) Eskoziako Edinburgh hirian dagoen museo bat da. Chambers Street kalea eta George IV Bridge zubiaren arteko bidegurutzean kokatua dago. A mailako eraikina izendaturik dago.

2006. urtetik aurrera antzinako objetu, kultura eta historiari buruzko Eskoziako Museoa ("Museum of Scotland") eta aldameneko zientzia, teknologia, natura eta munduko kulturei buruzko Errege Museoak ("Royal Museum") osatzen dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoaren historia 1780 urtean hasi zen Eskoziako antikuarioen elkartea izenarekin (Society of Antiquaries of Scotland), baina 1858an bere bilduma Edinburgheko Hiri Berrian dagoen National Museum of Antiquities of Scotland-era eraman zuten.

1861 urtean Eskoziako Museo Industriala (Industrial Museum of Scotland) fundatu zen eta 1866an Edinburgheko Zientzia eta Artearen Museoa (Edinburgh Museum of Science and Art) izena hartu zuen. 1904an Eskoziako Errege Museoa (Royal Scottish Museum) bihurtu zen.

1985ean Eskoziako Errege Museoak eta Eskoziako Aintzinako gauzen Museoak bat egin zuten Eskoziako Museo Nazionala bihurtuz baina leku faltagatik eraikin banatan jarraitu zuten, harik eta 1998an gaur egungo eraikina altxatu zuten arte. 2008an berriztatze lanak zirela eta museoa itxi egin zuten eta 2011ean ireki zituen ateak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eskoziako Museo Nazionala