Eskroto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskrotoa posizio erlaxatuan eta tentsioan

Eskrotoa edo barrabil-zorroa hainbat animalia arren birsorkuntza aparatuko egitura anatomikoa da. Larruazal fin eta gihar leunez osatutako bi ganbaradun zaku bat da, zakilaren azpian eskegia. Ugaztun lurtar gehienek eskrotoa dute. Normalki barrabil bat bestea baino beherago geratzen da, konpresioa ematekotan inpaktuaren indarra gutxitzeko. Perineoko errafea eskrotoko trenkada lotzen duen larruazal bertikal eta txikia da, eskrotoaren gainetik pixka bat altxatzen dena. Eskroto osoan zehar goitik behera hedatzen den lerro bat ematen du. Eskrotoaren barruan fascia espermatikoa, barrabilak, epididimoa eta hodi deferentea biltzen dira. Itsas ugaztun gehienek ez dute eskrotorik kanpoaldean eta barrabilak abdomeneko kabitate batean gordetzen dituzte, baita barrabiletako arteria, barrabiletako zaina eta plexo panpinformea. Gizakietan eta beste ugaztu batzuetan eskrotoa ileekin estaltzen da nerabezaroan.

Emeengan egitura homologoa dira ezpain handiak.