Esku-indar

Esku-indarra hatzamar, metakarpo eta karpoko patologiak aztertzeko neurtzen den parametroa da.
Erabilera diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuaren indar-neurketak, besteak beste, karpoko tunelaren sindromea, nerbioetako lesioak, eskuko tendoiak eta asaldura neuromuskularrak balioesteko balio dezake. Neurketa hau maiz erabiltzen da kirol-medikuntzan eta ergonomian, erabaki klinikoak hartzeko eta emaitzak ebaluatzeko, ebidentzian oinarritutako medikuntzan. Baita gaixotasunak diagnostikatzeko, tratamenduak ebaluatzeko eta alderatzeko, muskulu-indarraren progresioa dokumentatzeko eta errehabilitazio-prozesua atzeraelikatzeko ere. Oro har, eskuen indarraren neurketarako bi sistema daude: eskuzko proba muskularrak eta dinamometria.
Neurketa metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuzko proba muskularra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medical Research Council (MRC) eskala erabiltzen da. MRC eskala arruntean giharren indarra 0tik 5era graduatzen da, baina eskuko muskuluen kasuan aldaketa txiki bat egiten zaio: MRC eskala estandarrean 3. gradutik aurrera ‘grabitatearen aurkako mugimendua dago’ adierazten bada ere, eskuko muskuluetan 3. gradutik gora ‘mugimendu-tarte aktiboa osoa da’ balioa du.[1]
Esku-indarra neurtzeko MRC eskala egokitua:
- 5. gradua: mugimendu-tarte aktiboa osoa da; muskulu-erresistentzia normala da.
- 4. gradua: mugimendu-tarte aktiboa osoa da; muskulu-erresistentzia murriztua dago.
- 3. gradua: mugimendu-tarte aktiboa osoa da; muskulu-erresistentziarik ez dago.
- 2. gradua: mugimendu-tarte aktiboa murriztua dago; muskulu-erresistentziarik ez dago.
- 1. gradua: mugimendu-tarte aktiborik ez dago; muskuluen uzkurtzea haztatuz baino ez da igartzen.
- 0. gradua: mugimendu-tarte aktiborik ez dago; haztatzean, ez da muskuluen uzkurtzerik igartzen.
Eskuzko proba muskular honek zenbait desabantaila ditu: eskala ordinala da, graduen arteko distantziak ez dira proportzionatuak; puntuazioa aztertzailearen irizpide subjektiboaren araberakoa da; eta zaila da muskulu-indarraren aldaketa erlatiboki txikiak baina klinikoki garrantzitsuak identifikatzea.
Dinamometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Dinamometriarekin eskuetako giharren indarraren balorazio kuantitatiboa egin daiteke. Dinamometroak aldaketekiko sentikorragoak dira, eta emaitza eskala jarraituan ematen dute. Ebaluazio klinikoan eta ikerketan egiten den dinamometrian, esku osoaren heltze-mugimendua (grip) eta pintza mugimendua (pinch) neurtu ohi dira, eskuko muskulu intrintseko eta estrintseko askoren eta artikulazio desberdinen ekintza konbinatua eskatzen dutenak. Dinamometrorik erabilienak Jamar motakoak dira, fidagarritasun eta baliozkotasun neurri ona ematen baitute.[2][3]

Eskuko muskulu intrintsekoetarako dinamometro espezifikoak ere garatu dira, ekintza konbinatuak barik, muskuluon banakako jarduera neurtzen dituztenak (hala nola hatz erakuslearen abdukzioa, edo erpuruaren oposizioa).[4] Dinamometro horietako bat da Rotterdam Intrinsic Hand Myometer (RIHM), Jamar motakoen pareko fidagarritasuna eta baliozkotasuna duena.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sensible manual muscle strength testing to evaluate and monitor strength of the intrinsic muscles of the hand: a commentary» J Hand Ther 14 (4): 273–8. doi: . PMID 11762727..
- ↑ «Grip and pinch strength: normative data for adults» Arch Phys Med Rehabil 66 (2): 69–74. Feb 1985 PMID 3970660..
- ↑ «Growth diagrams for individual finger strength in children measured with the RIHM.» Clin Orthop Relat Res 469 (3): 868–76. doi: . OCLC .3032876 PMID 20963526..
- ↑ «Power grip, pinch grip, manual muscle testing or thenar atrophy – which should be assessed as a motor outcome after carpal tunnel decompression? A systematic review» BMC Musculoskelet Disord 8: 114. doi: . OCLC .2213649 PMID 18028538..
- ↑ «Dynamometry of intrinsic hand muscles in patients with Charcot-Marie-Tooth disease» Neurology 67 (11): 2022–7. Dec 2006 doi: . PMID 17159111..
- ↑ «Strength measurements of the intrinsic hand muscles: a review of the development and evaluation of the Rotterdam intrinsic hand myometer» J Hand Ther 19 (4): 393–401; quiz 402. doi: . PMID 17056399..