Esku ikusezina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adam Smith ekonomialari klasikoaren erretratua (1723-1790).

Esku ikusezina kontzeptu ekonomikoa da. Nahigabe sortzen omen dira onura sozial handienak, norberaren interesean diharduten gizabanakoek sortutako ondasun publikoa deskribatzen Esku Ikusezin batek bultzatuta bezala sortzen omen dira.[1][2] Adam Smithek 1759an idatzitako The Theory of Moral Sentiments lanean sartu zuen lehen aldiz kontzeptua. Adam Smith-en arabera, Esku Ikusezina jainkoaren probidentzia da hitzez hitz, hor jainkoaren eskua antzematen da, gizaki guztiak norberak bere interesen alde lan egiten eta, hala ere, interes publikoen onura gertatzen da Esku Ikusezinari esker, onura publikoa gertatzeko lan egiten duen Esku Ikusezinari esker.

1776an The Wealth of Nations (Nazioen aberastasuna) idatzi zuenean, Smith-ek Frantziako fisiokraten eredu ekonomikoak aztertu zituen urte askoan, eta The Wealth of Nations lan horretan, Esku Ikusezina aipatzen zuen, zuzenago lotuta ekoizpenari, industria nazionalaren aldeko kapital-enpleguari beste ezer baino, gobernuan zeudenen planei baino. Dena den Esku Ikusezinaren kontu hau etengabe aipatu bada ere, egia esan Nazioen Aberastasuna liburuan aurkitutako "Esku ikusezinaren" erabilera bakarra IV. liburuko II. kapituluko "Etxean gerta daitezkeen ondasun horietatik atzerriko herrialdeak inportatzeko murrizketei buruzkoa" da. Hitzez hitz "Invisible hand" esamoldea hiru aldiz baino ez zuen erabili Adam Smithek bere idazkietan.

Smith-ek agian Richard Cantillon-engandik hartu zuen esaldiaren bi esanahiak.[3]

Merkataritzaren eta merkatu-trukearen ideia, norberaren interesa sozialki desiragarriak diren helburuetara automatikoki bideratuz, ekonomia neoklasikoaren atzean dagoen laissez-faire filosofia ekonomikorako funtsezko justifikazioa da.[4] Alde horretatik, ideologia ekonomiko batzuen arteko desadostasun nagusia "esku ikusezina" zein boteretsua ote den eztabaidatzea izan da. Ekonomia eredu alternatiboetan, Smith oraindik bizirik zegoen garaietan sortu ziren indarrek, hala nola eskala handiko industriak, finantzek eta publizitateak, murriztu egiten zuten esku ikusezinaren eraginkortasuna.[5]

Adam Smith ekonomia orokorreko eskuliburuetan gehien aipatzen diren egileetako da, baina berak sortutako esamoldearen interpretazioak Smithen erabileratik urrutiago orokortu dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Class, Master. What Is the Invisible Hand in Economics?. .
  2. Sen, Amartya. Introduction. The Theory of Moral Sentiments. By Adam Smith. 6th ed. 1790. New York: Penguin, 2009. vii–xxix.
  3. Thornton, Mark. "Cantillon and the Invisible Hand". Quarterly Journal of Austrian Economics, Vol. 12, No. 2 (2009) pp. 27–46.
  4. Slater, D. & Tonkiss, F. (2001). Market Society: Markets and Modern Social Theory. Cambridge: Polity Press, pp. 54–5
  5. Olsen, James Stewart. Encyclopedia of the Industrial Revolution. Greenwood Publishing Group, 2002. pp. 153–154

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]