Eskualeno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Eskualeno
Identifikadoreak
CAS zenbakia 111-02-4 YesY
PubChem 638072
ChemSpider 553635 YesY
UNII 7QWM220FJH YesY
EC zenbakia 203-826-1
KEGG C00751 N
MeSH Squalene
ChEBI CHEBI:15440 YesY
ChEMBL CHEMBL458402 YesY
IUPHAR ligand 3054
RTECS zbka. XB6010000
Beilstein Erreferentzia 1728919
3DMet B00166
Propietateak
Formula molekularra C30H50
Masa molarra 410.72 g mol−1
Itxura Pale yellow, translucent liquid
Dentsitatea 0.858 g cm−3
Fusio puntua

-5 °C, 268 K, 23 °F

Irakite-puntua

285 °C, 558 K, 545 °F

log P 12.188
Biskositatea 12 cP (at 20 °C)
Arriskuak
NFPA 704
NFPA 704.svg
1
1
0
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Eskualenoa formula duen triterpenoa da.

Jatorria eta ekoizpen industriala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazoaren gibeleko olioa, kapsulatan.

Marrazoen (Squalidae) gibeleko oliotik aterata komertzializatu zen aurrenekoz eta hortik datorkio izena. Landareetan ere aurkitzen da, arroz, gari eta amarantoan besteak beste. Gizakiok ere ekoizten dugu, bereziki hatz puntetan.

Eskualeno tona bat ekoizteko 3.000 marrazo behar direnez, gaur egungo ekoizpena genetikoki moldaturiko Saccharomyces cerevisiae legamia erabiltzen da. Honek eskualanoa ekoizten du, eskualenoaren antzeko ezaugarriak ditu, baina hidrogenoz asea dagoenez zailagoa da oxidatzen[2].

Arrain kondriktioek (marrazo eta arraiek) igeri-maskuririk ez dutenez gibelean eskualenoa pilatzen dute, itsasoko urak baino dentsitate txikiagoa duenez (0,88 g/cm3) flotagarritasuna lortzeko. Gibelak animalia osoaren laurdena har dezake.

Garrantzi biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualenoa triterpeno lineala da. Izaki bizidunetan esteroideak ekoizteko bitartekaria da, izan ere eskualenoa ziklatzen denean ziklopentanoperhidrofenantrenoa eratzen da eta hau oinarri hartuta osatzen dira gainerako esteroideak[3]. Esteroideen artean aurreneko molekula lanosterola da.

Eskualenoaren eta lanosterolaren ekoizpena.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gripearen eta paludismoaren aurkako txertoetan erabiltzen da, inmunitate erantzuna handitzen baitu[4].

Kosmetikoetan ere erabiltzen da, larruazala lubrikatu eta babestu egiten baitu[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:PubChem
  2. (Ingelesez)  ServickOct. 15, Kelly; 2015; Pm, 5:30 (2015-10-15) «Four synthetic biology inventions that flummox the feds» Science | AAAS . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  3.   www.tandfonline.com doi:10.3109/10409238309102790 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  4. (Ingelesez)  Pollack, Andrew (2009-09-21) «Experts Debate Use of Vaccine Booster» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .
  5.   www.tandfonline.com doi:10.4161/derm.1.2.7811 . Noiz kontsultatua: 2018-12-30 .